Hoi-Poi kapsula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Hoi-Poi kapsula (jatorrizko japonieraz ホイポイカプセル edo hoi poi kapuseru ?) Dragoi Bola manga eta animeko objektu bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoi-Poi kapsulak Brief Doktoreak, Bulmaren aitak, asmatu zituen Capsule Corp. enpresan. Kapsula hauetan nahi den edozer gauza sar daiteke, adibidez armak, ibilgailuak edo etxebizitzak.

Istorioan zehar Son Gokuren lagunek, eta etsaiek, maiz erabili zuten, batez ere Dragoi Bolaren lehen zatian. Geroago hauen erabilpena gutxitan ikusten da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektu hauek kapsula txiki batzuk dira. Gainaldean botoi bat daukate, hau sakatzean segundo gutxi batzuen buruan kapsula barruan dagoena irtetzen da. Normalean zenbakituta egoten dira, eta asko garraiatzen direnean kutxa baten barruan eramaten dira, tapan zenbaki bakoitzak daramana deskribatuz.