Bulma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Bulma
ブルマ edo Buruma
Sexua Emakumezkoa
Jaiotze data 733. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 1. liburukia, 1. atala (manga)
Dragoi Bolako 1. atala (animea)
Arraza Lurtarra
Senideak
Ahotsa Japonia Hiromi Tsuru
Euskal Herria

Bulma (jatorrizko japonieraz ブルマ edo Buruma ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Izen hau ingelesezko bloomers (japonieraz ブルマー edo burūmā) hitzaren eraldaketa da, zeinaren esanahia kuleroak den.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bulma Brief doktorearen (Capsule Corp enpresaren sortzailea) alaba bakarra da. Neska adimentsu honek Dragoi Bolen berri jakin zuenean hauek aurkitzeko Dragoi Radar bat eraiki zuen. Honela dena atzera utzi zuen bolak bilatzeko eta Shenroni mutil lagun bat eskatzeko asmoz.

Son Gohan agurearen 4 izarreko bolaren atzetik zebilenean Son Goku ezagutu zuen mendiaren barrenean. Bulmak Dragoi Bolen kondaira kontatu zion Gokuri, eta hau bolen bilaketan batu zitzaion. Berriz bidaia hastean Iratxo Dortokarekin topo egin zuten, hau ere beste Dragoi Bola baten jabea zen. Bola hau eskuratzeko Bulmak kuleroak erakutsi zizkion, baina honek ez zekien goizean Gokuk kendu egin zizkiola eta, ondorioz, azpialde osoa erakutsi ziola. Ondoren Oolong (5 minutuko eraldaketak egiteko ahalmena duen zerria) batu zitzaien, baina hau gogoz kontra egin zuen. Abentura honetan Yamcha (neskei beldurra zien mutila) ezagutu zuen, beragandik txora-txora eginda geldituz. Shenron dragoia lehen aldiz ikusi ondoren biak amodiozko erlazio tirabiratsu bat izan zuten, baina beranduago betirako utziko zuten.

Istorioaren lehen zati honetan Bulma bolak erraz eskuratzen lagundu zuen bere ideia burutsuei esker. Zapi Gorridun Armadaren aurkako gudan ur azpian zegoen bola bat eskuratzen lagundu zuen Krilinekin batera. Blue Jeneralak higuina ziola ikustean, hau homosexuala izan zitekeela ikusi zen. Babaren txapelketan bere parte-hartzea erabakigarria izan zen, izan ere, Iratxo Dortokak Bulmaren bularrak ikustean izandako odol jarioari esker, Yamchak bere arerioa garaitzea lortu zuen.

Satan Bihotz Txikiren etorrerarekin Bulmaren agerpenak indar gutxiago izan zuten. Hemendik aurrera indar bortitza ideien gainetik egongo ziren, hala ere bere asmakariak oso baliotsuak izaten jarraitu zuten. Bulmaren laguntza ezinbestekoa izan zen Namekera bidaia egiteko, bera baitzen espazio-ontzi bat gidatzeko gai zen bakarra. Vegeta ezagutu ondoren, berarekin ezkondu zen, Trunks izeneko seme bat edukiz. Ziborren etorreraren ondorioz, hauek itzaltzeko urruneko-kontrol bat eraiki zuen, nahiz eta gero ez zen erabili. Cellen jokorako Zibor 16 konpondu zuen, baita bere barnean zuen lehergailua kendu ere. Gainera, espazioko gerlarien armadurak egiteko material berezi bat asmatu zuen. Geroago, Son Gohanentzat Saiya Handiaren mozorro berezi bat eraiki zuen. Honen bitartez eguneroko arropa normala eta mozorroa berehala alda zitzakeen.

Trunksetaz aparte Bulmak eta Vegetak beste alaba bat izan zuten, Bra izenekoa.

Bulmaren azken partehartze nagusia Vegeta Umeren kontrolpean zegoenean egin zuen. Honentzat energia biltzeko makina bat egin zuen, horrela Saiyen Printzea Super Ozaru bihurtu zen.

Etorkizuneko Bulma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziborgek saiyak hil zituzten denbora lerroan, Bulma Mendebaldeko Hiriburuan jazotako sarraskietan bizirik iraun zuen. Denboran zehar bidaiak egiteko era aztertu zuen. Bere asmoa gutxienez beste denbora lerro paralelo bat sortzea zen, non ziborgek Lurra suntsituko ez zuten. Urteetako ikerketen ondoren, Bulmak denbora-makina bat asmatu zuen. Honen bitartez bere semeak, Trunksek iragana aldatu zuen, ziborgen eta Cellen mehatxua desagertaraziz. Hala ere aldaketa honek ez zuen bere denbora lerroan eraginik izan.