Holografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Holograma bat —identigrama bat— Alemaniako nortasun-txartel batean, segurtasun-neurri gisa

Holografia argi-uhinak argazki-xafla lau baten gainean grabaturik objektu baten hiru dimentsioko irudia lortzeko metodoa da. Holografiaren hastapena D. Gabor-ek finkatu zuen 1947an, baina laser-izpia asmatu zen arte ezin izan zen praktikara eraman (1963). Holograma lortzeko, laser-izpi bat bidaltzen zaio objektuari, bi zatitan banatua: erreferentziazko argi sorta zuzenean grabatzen da argazkian, eta bestea, berriz, objektuak islatu ondoren. Argazkian bi sorten arteko interferentzia-tarteak jasotzen dira, bi uhin-sortak fasean iristen diren tarteak, alegia. Holograma horri lehen erabili denaren maiztasun bereko laser izpi bat zuzentzen bazaio, objektuaren hiru dimentsioko irudi bat eratzen da, edozein aldetatik erliebean ikusi eta argazkia atera dakiokeena, alegia. Kreditu-txarteletan, billeteetan eta disko trinkoetan erabiltzen dira, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Holografia Aldatu lotura Wikidatan