Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Kreditu-txartel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Munduan gehien erabiltzen diren kreditu-txartel nagusiak: Visa, MasterCard eta American Express.

Kreditu-txartela zerrenda magnetiko, mikrotxipa eta erliebezko zenbakidun plastikozko txartel bat da. Banku eta aurrezki kutxa batek jaulkia da eta haren jabe den pertsonari kreditu-txartelaren sistemaren barnean dauden negozio eta saltokietan ordaintzea ahalbideratzen dio, bai sinaduraz, NANrekin batera edo kreditu-txartela soilik erakustearekin.

XX. mendearen hasieran AEBetan sortu ziren, hain zuzen ere, Chase Manhattan Bankeko zuzendariak txartel profesional gisara erabil zedin sortu zuenean. 1940ko hamarkadatik aurrera AEBetan bere erabilera orokortzen hasi zen, eta 1950eko hamarkadatik aurrera gainontzeko herrialdeetara hedatuz joan zen.

Merkatuko kreditu-txartel ezagunenen artean Visa, American Express, MasterCard eta Diners Club daude.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kreditu-txartel Aldatu lotura Wikidatan