Homoioteleuton

Wikipedia, Entziklopedia askea

Homoioteleuton, etimologikoki grezieratik dator hitz hau, ὁμοιοτέλευτον. Hots errepikapenean oinarrituta hitzeko figura bat da. Figura hau hitz-lauetan ematen da eta, modu batez, poesiaren errima pareko fenomeno bezala har daiteke. Horren arabera paragrafo batean homofonia, aliterazio edo antzeko bukaerak ematen direnean, homoioteleutonen aurrean gaude. Fenomeno hauek edozein testutan ez dira egokitzat jotzen, esaterako testu teknikoetan, baina literarioetan erritmoa eta paralelismoa indartzen dute.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Altzibar eta Patxi Salaberri, 391.or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paul D. Wegner: A student's guide to textual criticism of the Bible: its history, methods, and results. InterVarsity Press, 2006, p. 49.
  • Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: 2008. Xabier Altzibar eta Patxi Salaberriren artikulua, 391-392or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]