Edukira joan

Hondakin nuklear

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hondakin nuklearrak hondar materialak dira zentral nuklearretan baliatzen den uranioaren erauzketan hasten den ziklo nuklearrean sortzen direnak. Espaniar estatuan bederatzi dira hondakin nuklearrak sortzen dituzten zentralak eta estatu osoan sortzen den energiaren %33ak sortzen dute. Honen ondorioz 20000 tona baino gehiago pilatzen dira urtean. Hondakin erradioaktiboen barnean kokatuta dauden hondakinak dira

Zentral nuklear bateko hozte dorreak

Hondakin nuklearren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zentral nuklearretako aplikazio energetikoetatik. Hondakin erradioaktiboen zati handiena energia elektrikoa sortzeko erregai nuklearrak pasatzen dituen faseetan eta zentral nuklearren eraisketan produzitzen da: hondakin horien guztirako produkzioaren %95 ingurura iristen dira.
  • Aplikazio energetikoez bestelakoetatik.Hiru jarduera motatan erabiltzen diren isotopo erradioaktiboetatik datoz: ikerkuntza, medikuntza eta industriatik. Horiek hirurek sortzen dituzten hondakin erradioaktiboen munta %10 baino txikiagoa bada ere,hondakinen kudeaketa zorrotz-zorrotza izan behar du.

Erradioaktibitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz batzuk emititzen duten energia da, eta erradioaktibitate naturala edo kanpo interbentzio baten eraginarengatik izan daitekeena. Mota hauetako materialak bizidunentzat kaltegarriak izatera irits daitezke. Honen adibide bat Mayaken gertatutakoa da.Erradioaktibitatea H. Becquerelek aurkitu zuen 1896an.Erradiazioek giza gorputzari eraginiko kaltea erradiazio dosi izeneko magnitudez neurtzen da eta dosi hori Sieverta (Sv) deritzon unitatean neurtzen da.Erradioaktibitatearen arriskua honetan datza, alegia, erradiazioak giza gorputzeko zelulak kaltetzean eta, ondorioz, gaixotasunak sortzen, adibidez: larruazalaren zahartzea, babak ateratzea, erredurak jasatea, minbizia...

Hondakin nuklear motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondakin nuklearrak hainbat taldetan sailkatzen dira eta sailkapen hau egiteko hainbat irizpide jarraitzen dira: egoera fisikoa (solidoa, likidoa edo gasa), igorritako erradiazio mota (alfa, beta, gamma), erradioaktibitatearen edukia, beren erradionukleidoak semidesintegratzeko epea, etab. Kudeaketari dagokionez, Espainian hondakin erradioaktiboak honela sailkatzen dira:

Jarduera apal eta ertainekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biziraupen gutxiko hondakinak aurkizen ditugu talde honetan.Gamma edo beta erradioaktibitatea daukate aktibate baxuko hondakinkoek baino maila handiagoa dutenak, baina, 4GBq/m³ baino txikiagokoa likidoekin, gaseosoak edozein aktibitatearekin edo solidoak euren kontaktu dosia 20 mSv/h gainditzen duenean. Aktibitate baxuko hondakinak bezala,bakarrik kontsideratu daitezke sailkapen honetakoak, semidesintegrazio periodoa 30 urte baino txikiagoa duten hondakinak. Gainazaleko almazenamenduetan almazenatu behar dira.

Espaniar estatuan sortzen diren hondakin erreaktiaktibo kopuruaren gehiengoa mota honetako hondakinak dira eta El Cabrilen gordetzen dira.

  • Hondakin mota honek ez du berorik sortzen
  • Jarduera apala dute
  • Gehienez 300 urte pasa ondoren hasieran zuten aktibitatea milarenera jeitsiko da
  • Semidesintegratzeko 30 urte edo gutxigo behar dituzte

Jarduera bizikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
jarduera biziko hondakinak hozten di Corsoko zentral nuklearrean

Erradioaktibitate alfa amititzen duten material guztiak eta aktibitate ertaineko hondakinetan ezarritako erradioaktibitate mailak gainditzen dituzten erradioaktibitate beta edo gamma emititzen duten edozein material. Baita ere sailkapen honetakoak dira, semidesintegrazio periodoa 30 urte baino gehiagokoa dutenak ( actínido minoritarioa adibidez).

Talde hau, batez ere, erreaktore nuklearretan erabilitako erregai nuklerrek osatzen dute. Hala ere, beste hainbat material, normalean bizitza luzeko radionukleido asko dituztenak, talde honetan ere sartzen ditugu. Hondakin mota hau 10 eta 13 metro tartean dituzten igerileku batzuetan gordetzen da hondakinak hoztu arte. Igerilekuakzentral nuklear bertan daude. Hainbat arrazoi daude hau egitera bultzatzen gaituztenak:

  • Bero erakargarritasunaren transmizio altua
  • Blindaje moduan erabiltzeko urak dituen ezaugarri egokiak
  • Bere gardentasuna
  • Prezio baxua
  • Erabilgarritasuna
  • Semidesintegratzeko epea beste hondakin nuklearrena baino handiagoa da, hau da, 30 urte baino handiagoa
  • Bizi luzeko alfa, beta eta gamma motako erradionukleido emisoreak dauzkate, kontzentrazio handietan daudenak.
  • zentral nuklearretan bertan dauden lurpeko urtegi berezietan gordetzen dira Espainiar estatuan
  • Batzuetan beroa sortzen dute

Hondakinekin zer egin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, hiru dira hondakinak kudeatzeko erak:

  • Ziklo irekia:erreaktore nuklearretatik datozen eta gastaturik dauden erregaiak erradioaktibitate biziko hondakintzat jotzen direnez,hondakinak putzutan biltzen dira hauek hozteko. Ondoren hilerri nuklearretara eramaten dira.Porlanez inguratutako berun kupeletan. Biltegi Geologiko Sakon izenekoetan metatzen dira Nevadako estatuan dagoen bezalakoetan.
  • Ziklo itxia:gastaturiko uranioa(U) birprozesatu eta manipulatu egiten da U235 sortuz.Horrela, material energetiko gisa erabili ahal izango da.
  • Ziklo itxi aurreratua:orain dozena bat urtez geroztik bizitza luzeko erradionukleido zenbaiten bereizketa eta transmutazioa ikertzen eta garatzen ari dira eta honen ondorioz jarduera biziko hondakinen epe luzerako osagai toxikoak murriztu egiten dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]