El Cabril

Koordenatuak: 38°04′55″N 5°25′07″W / 38.0819°N 5.4186°W / 38.0819; -5.4186
Wikipedia, Entziklopedia askea
El Cabril
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaKordobako probintzia
Koordenatuak38°04′55″N 5°25′07″W / 38.0819°N 5.4186°W / 38.0819; -5.4186
Map

El Cabril espainiar estatuan dagoen biltegi bakarra da non jarduera apal eta ertaineko hondakin erradioaktiboak gordetzen diren. Albarranako mendilerroko finka batean kokatuta dago, Kordoban.

Hormigoiez egindako eta lurrikarak jasan ditzaketen zaborrontzietan gordetzen dira hondakinak. Zaborrontzi hauek zelda moduko batzuetan egoten dira egundoko nabe ikaragarri batzuetan eraikiak. Hauek ez daude lurpean askotan pentsatzen den eran.

Hondakin erreaktiboak hemen bildu ziren lehenengoan modu klandestino batean izan zen 1961. urtean. Urte horietan, toki hau uranioa lortzen zen meategi bat zen. 1975ean ofizialki ireki ziren gaur egun dauden instalazioak, legeek esandakoa betetzen zutelarik. 2009an biltegiaren %61,57 beteta aurkitzen zen. 2004ean egin zen ikerketa baten arabera, 2030.urtean biltegia guztiz beteta aurkituko da.

Urtero 3000 bidoi inguru iristen dira; hau da,1000 metro kubiko baino gehiago. Hauetatik %95a 2010ean martxan dauden zortzi zentral nuklear ezberdinetatik dator. Gelditzen den %5a unibertsitate, ospitale eta laborategi pribatu eta publikoetatik datozen hondakinak dira.

Estimatzen da gehienez 300 behar direla jarduera apal eta ertaineko hondakin erradioaktiboen erradioaktibitatea guretzat arriskutsua ez izateko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992.urtean zabaldu ziren instalazio hauek, 1100 hektarea baino gehiagoko azalera dute. Hauetatik bakarrik 20 daude okupaturik. Hamar laborategi, bulego eta hormigoizko zaborrontziak fabrikatzen dituen lantegi batek sortzen dituzten hondakinentzat. Beste hamarrak bere bi hilerriak kokatuta daude.

2004ean egindako ikerketa batzuen arabera, biltegian lan egiten dutenek ez dute inoiz erradiazio dosi legalen %5a baino gehiago jasan behar izan du. Izan ere, urtean jasan behar dituzten dosi guztiak batuz gero, toraxean erradiografia bat egiten duzunean baino gutxiago da dosia.

Ikusi gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]