Hondakin solido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Hondakin solidoak gure eguneroko jardueretan sortzen ditugun materialak dira, alde batera utzi behar ditugunak bere balioa edo erabilgarritasuna galdu dutelako. HHSak gure etxeetan, dendetan, bulegoetan, jatetxeetan, kaleetan egunero sortzen diren zaborrak dira. Lantegiek ere zenbait HHS sortzen dituzte beren bulegoetan, biltegietan edo jangeletan. Ondorengoak dira mota nagusiak: papera, kartoia, plastikoak eta janari hondarrak.(HHS-ak=Hiri hondakin solidoak).

hondakin ontzia zaborrez betetako poltsa kale batean Bartzelonan.

Herrialdeen hondakin solidoaen zaborrak urtero honako hauek dira:

Alemania 558
Frantzia 544
Danimarka 540
Austria 515
Herbehereak 515
Suedia 515
Belgika 493
Luxemburgo 493
Italia 478
Erresuma Batua 474
Finlandia 467
Irlanda 460
Espainia 442
San Marcos 400
Portugal 372
Grezia 336

Arazo honi aurre egiteko "Hiri hondakinak biltzeko guneen hobekuntza plana" martxan jarriko da: Hilabete batzuk bete dira Hiri hondakin solidoak kudeatzeko Bortzirietako Mankomunitateak Hiri hondakinak biltzeko guneak txukundu eta hobeto antolatzeko plana hasi zuela. Plana honetan, garbitasuna eta antolaketa hobetzeko intentzioarekin Hiri hondakinak biltzeko guneak egurrezko hesi batez mugatzea aurre ikusita dago. Gune hauetan informazio panelak jarriko dira baita ere, zerbitzu honen erabiltzaileak kanpaina berri, zerbitzu berriak eta bertzelakoetaz egunean egon daitezen.

Honez gain beste zenbait plan aurrera eramango dira, adibidez, Hondakinak bildu eta banatzeko poltsak: Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak hondakin birtziklagarriak bildu eta banatzeko poltsa batzuk jartzen ditu dohainik eskuragarri bere bezeroentzat: berdea beira biltzeko, horioa enbaseak eta plastikoak biltzeko eta urdina berriz papera eta karoia biltzeko.

Espainiaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondakinen gaiak bereziki kezkatzen ditu agintariak eta herritarrak. Gero eta gehiago kontsumitzen dugu, eta, ondorioz, gero eta hondakin gehiago sortzen. 1995. urtean, Espainiako herritar bakoitzak 378 kilo hondakin sortu zituen, 2003. urtean, 502 kilo, eta 2007an % 17 gehiago (urtean 588 kilo herritar bakoitzak). Datu horiek Europako batezbestekoaren gainetik jartzen dituzte espainiarrak (522 kilo sortzen du europar bakoitzak urtean). Azken urteetan erruz ugaritu dira erabilera bakarreko ontzi eta bilgarriak, eta horrek ekarri du zabor kopurua etenik gabe handitzea; egun sor-tzen dugun zabor guztiaren % 60 dira ontzi eta bilgarri horiek, eta pisu guztiaren % 33 hartzen dute. Erabili ahala botatzen jarraitzen badugu, 2020rako hirietan sortzen den zaborra % 50 haziko da. Eta zenbat eta hiri hondakin gehiago sortu, orduan eta aurrekontu handiagoak beharko dira horiek bildu, garraiatu eta tratatzeko; egun jada udal aurrekontuen % 20 hartzen du arlo horrek. Egoera neurri horietaraino irits ez dadin, administrazio guztiak (Europakoa, Espainiako Estatukoa, autonomia erkidegoetakoak eta udalak) arau zorrotzak jartzen hasita daude; besteak beste, Hiri Hondakinen Plan Integrala egin dute. Plan horren helburua da beiraren eta kartoiaren % 70 birziklatzea eta plastikoen % 30. Plana bukatzeko zazpi urteren faltan, ordea (2015ean bukatzen da), ez doa bide on-onetik. Hamaika hirik jakinarazi diote CONSUMER EROSKI-ri zenbat zabor birziklatzen duten (beste zazpik ez digute daturik eman, nahiz guk behin eta berriz eskatu), eta batez beste, paper-kartoien % 47 birziklatzen dute, pilen % 44 eta ontzien % 18. Egoera, hala ere, asko aldatzen da hiri batetik bestera. Iruñeak eman du emai-tzarik onena guztietan, eta esan liteke hiri horixe dagoela gertuen Hiri Hondakinen Plan Integralak ezar-tzen dituen helburuetatik. Nafarroako hiriburuan beiraren % 53 birziklatzen dute, paper-kartoien % 69 eta ontzien % 28.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]