Zabor

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zabor poltsak edukiontzian

Zaborra edo hondakinak zerbait ekoiztu, erabili edo desegin ondoren geratzen den materiala da, bere hasierako balioa galdu edo erabilgarria ez delako berrerabili, baztertu edo botatzen dena. Zabor terminoa balio ez duen edozein hondakini dagokio, edo nahi ez den eta botatzeko asmoa dagoen edozein materiali[1]. Zaborra eta berrerabil edo birzikla daitezkeen hondakinak desberdinak dira[2][3][4].

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGA) «hondakintzat» jotzen ditu «ekoizten diren testuinguruan balio ekonomikorik lortu ez duten ekoizpen- eta kontsumo-jardueretan sortutako gaiak»[5]. «Hondakinak maneiatzea» terminoa hainbat hondakin mota biltzeko, tratatzeko eta ezabatzeko giza kontrola izendatzeko erabiltzen da. Ekintza horiek hondakinek ingurumenean eta gizartean duten eragin negatiboaren maila murrizteko dira.

Normalean, bilketa egiteko aurreikusitako lekuetan uzten da, eta zabortegietara edo beste lekuren batera bideratuko da. Gaur egun, termino hori erabiltzen da aprobetxagarriak ez diren eta, beraz, tratatu eta osasun-arazoak edo ingurumen-arazoak saihesteko prestatu beharko liratekeen hondakinen zatikiak izendatzeko; horregatik, birziklatzea hondakinak berreskuratzean datza, bizitza erabilgarri berria duen objektu bihurtzeko.

Hondakinen konposizioa estuki lotuta dago sortzen diren lekuaren eta denboraren bizi-mailarekin eta jarduera ekonomikoarekin. Industriaren asmakuntza eta garapena zuzenean lotuta daude sortutako edo eragindako hondakin motekin. Hondakinen osagai batzuek birziklatzeko balio ekonomiko eta errentagarria dute. Hondakin biodegradagarriak, hala nola elikagaiak eta hondakin-urak, modu naturalean desagertzen dira oxigenoari edo aire zabalari esker, mikroorganismoek eragindako deskonposizioaren ondorioz. Hondakin biodegradagarrien deuseztapena kontrolatzen ez bada, hainbat arazo sor ditzake, besteak beste, giza agente patogenoak indartzearen ondorioz osasunari eragiten dioten berotegi-efektuko gasen askatze orokorra[6].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri hondakinen sailkapena hainbat irizpideren arabera egin daiteke: jatorriaren, ezaugarri fisiko-kimikoen, arriskuaren, tratamenduaren edo fluxu-taldearen arabera.

Jatorriaren araberakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri hondakin solidoak (HHS): hirietan sortutako hondakinak.
  • Hirikoekin pareka daitezkeen merkataritza hondakinak (HPMH) edo merkataritza jardueretan sortutakoak. Hondakinen erantzukizuna udalaren esku dago.
  • Industria hondakinak (IH), alegia, industria-jardueretan sortutako hondakinak. Bi azpimultzo daude:
    • HOSak edo ezaugarri berdinekoak.
    • Prozesuetako hondakinak.
  • Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinak (nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueren ondoriozkoak). Hondakinak sortzen dituenaren eta udalaren erantzukizuna dira.
  • Eraikuntzako eta eraisketetako hondakinak (eraikuntzaren eta azpiegituren eraikuntzari eta eraisketei loturiko jardueretatik sortutakoak). Erantzukizuna udalarena eta hondakinak sortzen dituenarena da.
  • Hondakin sanitarioak (HS), hots, osasun-jardueretan sortutakoak. Kudeaketaren erantzukizuna bi maila daude:
    • Osasun zentroaren barrukoa.
    • Osasun zentroaren kanpokoa.
  • Meatzetako hondakinak, hau da, erauzketa-jardueretan sortutakoak. Hondakinen kudeaketa sortzen dituztenen esku dago.

Ezaugarri fisiko-kimikoen araberakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriskuaren araberakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hondakin arriskutsuak (HA), industria-jardueretan sortutakoak, dituzten substantziengatik edo euren ezaugarri batengatik pertsonentzat edo ingurumenerako toxikoak badira.
  • Etxeko toxikoak
  • Hondakin egonkorrak (HE), eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko nabarmenik ez duten hondakin solidoak eta oretsuak.
  • Hondakin biokutsatuak (HB)
  • Hondakin ez arriskutsuak (HEA)

Tratamenduaren araberakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hondakin hartzigarriak
  • Hondakin birziklagarriak

Fluxu-taldearen araberakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinak (EEH)
  • Ibilgailuen hondakinak
  • Ontzien eta paketeen hondakinak
  • Eraikuntzako eta eraisketako hondakinak
  • PVC hondakinak
  • Egonkor daitezkeen hondakinak

Espazioko zaborra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Espazioko zabor»
Espazioko zaborra, Lurraren behe orbitan.

Espazioko zaborra Lurraren inguruan orbitan dauden gizakiek sortutako gauzaki multzoa da, dagoeneko inolako erabilerarik ez duena.

Espazioko zaborra unibertsoa eta batez ere Lurraren orbita zikintzen duten giza hondakinek osatzen dute, eta zenbait zentimetrotik hainbat metrotara arteko objektuak izan daitezke. Zabor hauek ez dira guk eguneroko kontsumoan botatako zaborraren erakoak, sateliteetatik eta espazio ontzietatik askatutako objektuak baitira, jada erabilpenik ez dutenak.

Honela, zerua lainorik gabe dagoen gau izartsu batean gora begiratzen badugu, lurraren orbitan biraka ari diren zenbait puntu distiratsu ikusiko ditugu. Hauetako batzuk satelite artifizialak izango diren arren, gehienak espazioko zaborrak dira. Gaur egun 21.901 objektu daude orbitan espazioan, eta urtetik urtera zenbaki hori handitzen da. Hala ere, piezak, objektuen zatiak eta bestelako zaborra kontuan hartuta, zentimetro bat baino txikiagoak diren 128 milioi objektu daude, 1-10 cm arteko 900.000 eta 10 cm baino handiagoak diren 34.000 objektu daude orbitan[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Reciclado y tratamiento de residuos. (Primera edición. argitaraldia) 2008 ISBN 978-84-362-6006-9. PMC 904980644. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Residuos y basuras - Escolar - ABC Color» www.abc.com.py (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  3. (Gaztelaniaz) Erimática. (2018-04-30). «La sutil diferencia entre residuo y basura | Complejo para Tratamiento de Residuos Urbanos de Zaragoza» Complejo para Tratamiento de Residuos Urbanos de Zaragoza | CTRUZ (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Residuo y basura: ¿cuál es la diferencia?» Parques Alegres I.A.P. 2018-10-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  5. Colomer Mendoza, Francisco José.. (2007). Tratamiento y gestión de residuos sólidos. Limusa ISBN 978-968-18-7036-2. PMC 651224471. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  6. (Gaztelaniaz) «Residuos y cambio climático • Ecologistas en Acción» Ecologistas en Acción 2007-09-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  7. (Ingelesez) «Space debris by the numbers» www.esa.int (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]