Hondarribi zuri
Hondarribi zuri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Datu orokorrak | |
Kolorea | zuri |
Hondarribi zuria mahats zuriaren euskal barietatea da. Batez ere txakolina ekoizten den lurraldeetan dago sartuta
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mende arte mahats mota hau nahiko zabalduta zegoen eta hektarea asko zeuden Euskal Herrian. XX. mendean, aldiz, dezente jaitsi zen barietate honen hazkuntza; mende horren azken hamarkadetan, ordea, txakolinaren ekoizpena gora egin zuenean, galdutako lurrak berreskuratu zituen.[1]
Ekoizpen txikia duen espeziea da eta horren eraginez haren zabalkundea murriztu egin da. Arraroa da 8.000 kg/ha edo 60 hl/ha baino gehiago ekoiztea. Horregatik, txakolina egiteko garaian Hondarribi beltzarekin nahastea onartuta dago, baita ere, baina kantitate txikiagoekin, petit corbu, ixkiriot handi eta ixkiriot ttipi mahatsekin nahastea. Landare hauek mahatsa eta mahats-mordo txikiak ematen dituzte. Mahats horiekin ekoiztutako ardoek madariaren, eta fruitu exotikoen usain intentsuak dituzte, fruitu garrazkien, loreen eta belarren ñabardurez. Azidotasun dezente izaten dute eta alkoholaren graduazio ertainetik neurritsura.
Urte onak direnean eta ardoa heltzeko egoera egokiak ematen direnean, ardo lurrintsuak eta orekatuak lor daitezke.
"Folle-blanche" motako mahatsarekin (Mune mahatsa) nahastuta erabiltzen dute Begoñako azken txakolingileek,[2]
Sinonimoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hondarribi izenaren aldaera guztien araberako izenak ditu: Hondarrabi zuri, Honddarbi zuria... Hondarribi zuria ere courbu blanc mahatsaren sinonimotzat ere ematen da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Hidalgo Togores, José. (PDF) Tratado de enología. (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
- ↑ «Begoñako azken bi familia txakolingileak -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
- ↑ (Ingelesez) Vitis International Variety Catalogue VIVC. (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).
Ikus. gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Enologia sukaldarientzat.
- «Begoñako azken bi familia txakolingileak» Uriola.eus