Mahats
Mahatsa (beharbada aitzineuskaraz *banats) sasoika hazten diren fruituak dira, gordinik jan daitezkeenak edota prozesaturik.
Mahatsondoak dira mahatsak ematen dituzten landareak, eta mahastiak mahatsondoen multzo handiak.
Konposizioa eta balio nutritiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
A, B eta C bitaminez aberatsa, mahatsak oligoelementu ugari ditu, organismoak asimilatu ahal izateko oreka egokian. Mahats hazi bakoitza argizariz estalia dago, legamiaz aberatsa. Energetikoa, mineralizatzailea, detoxikatzailea, freskagarria eta libragarria, mahatsak oroimenean eragina du eta zelulen berriztapenean, eta zainen babesean ere. Mahatsa jatea ona da arazo hepatikoak, nerbiosoak edo digestiboak dutenentzat.
Mahats gordina | |||
ura : 80,54 g | errauts totalak : 0,48 g | zuntzak : 0,9 g | balio energetikoa : 69 kcal |
proteinak: 0,72 g | lipidoak: 0,16 g | gluzidoak: 18,10 g | azukre sinpleak : 15,48 g |
oligoelementuak | |||
kaltzioa : 10 mg | burdina : 0,36 mg | magnesioa : 7 mg | fosforoa : 20 mg |
potasioa : 191 mg | kobrea : 0,127 mg | sodioa : 2 mg | zinka : 0,07 mg |
bitaminak | |||
C bitamina : 10,8 mg | B1 bitamina : 0,069 mg | B2 bitamina : 0,070 mg | B3 bitamina : 0,188 mg |
B5 bitamina : 0,050 mg | B6 bitamina : 0,086 mg | B9 bitamina : 0 µg | B12 bitamina : 0,00 µg |
A bitamina : 65 UI | erretinola : 0 µg | E bitamina : 0,19 µg | K bitamina : 14,6 µg |
gantz-azidoak | |||
aseak : 0,054 g | monoasegabeak : 0,007 g | poliasegabeak : 0,048 g | kolesterola : 0 mg |
Mahatsetik eratorritako produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Prozesaturik, mahatsa zukuak, ozpina, muztioa edota ardoa egiteko erabiltzen du gizakiak.
Mahaspasak fruitu lehorrak dira, lehortutako mahatsekin egindakoak.
Banaketa eta ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
FAOren arabera, munduko 75.866 km² mahatsa landatzeko erabiltzen da, eta urtero %2 handitzen da. Mahats ekoizpenaren %71 ardoa egiteko erabiltzen da, %27 fruta gisa eta %2 fruitu lehor gisa. Ekoizpenaren zati bat mahats zukua egiteko erabiltzen da.
Honako taula honek mahasti eremu handienak erakusten ditu estatuka:
Herrialdea | Eremua |
---|---|
Espainia | 11.750 km2 |
Frantzia | 8.640 km2 |
Italia | 8.270 km2 |
Turkia | 8.120 km2 |
AEB | 4.150 km2 |
Iran | 2.860 km2 |
Errumania | 2.480 km2 |
Portugal | 2.160 km2 |
Argentina | 2.080 km2 |
Australia | 1.642 km2 |
Libano | 1.122 km2 |
10 mahats ekoizle handienak – 2009-10-8 | ||||
---|---|---|---|---|
Estatua | Ekoizpena (tonak) | Oharra | ||
![]() |
8,519,418 | F | ||
![]() |
6,787,081 | F | ||
![]() |
6,384,090 | F | ||
![]() |
6,044,900 | F | ||
![]() |
5,995,300 | F | ||
![]() |
3,612,781 | F | ||
![]() |
3,000,000 | F | ||
![]() |
2,900,000 | F | ||
![]() |
2,350,000 | F | ||
![]() |
1,667,700 | F | ||
Mundua | 67,221,000 | G | ||
F = FAOSTAT 2007, G = Guztira gehitua (datu ofiziala, erdi-ofizialak eta estimazioak barne); Iturria: FAO |
Ez dago estatistika fidagarririk ekoizpenari buruz mahats motaka. Hala ere, hedatuen dagoen mahats mota Sultana dela uste da, gutxienez 3.600 km² eremuan landatua. Bigarren hedatuena Airén mota da. Beste mota hedatuenak Cabernet Sauvignon, Merlot, Grenache, Tempranillo eta Chardonnay dira[1].
Mahats motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mahats mota ugari dago, mahatsondoa erraz mutatzen den espeziea baita, hamaika aldaera sortzen dituena. Hauek dira ezagunenak Euskal Herrian ardoa egiteko erabiltzen direnen artean:
- Hondarribi zuria (Courbu)
- Hondarribi zuri zerratia (Petit Courbu)
- Hondarribi beltza
- Izkiriota (Gros Manseng)
- Izkiriota Ttipia (Petit Manseng)
- Mune mahatsa (Folle Blanche)
- Axeria (Cabernet Franc)
- Bordelesa (Tannat)
- Cabernet Sauvignon
- Sauvignon zuria (Sauvignon Blanc)
- Chardonnay
- Riesling
- Syrah
- Merlot
- Tempranillo
- Garnatxa (Garnacha/Grenache)
- Viura
- Graciano
- Mazuelo
- Malvasia