Hongi
Itxura
Hongi maorien agur tradizionala da, bi pertsonek sudurra elkarrekin estutuz egiten da. Batzuek, aldi berean, kopetak ere elkarrekin ukitzen dituzte[1]. Agurra, Māorien arteko bilkura tradizionaletan erabiltzen da[2], baita pōwhiri bezalako zeremonia garrantzitsuetan ere. Ondoren, bostekoa eman daiteke[3].
Hongian, ha (bizitzaren arnasa) trukatzen da era sinbolikoan. Agur horren trukearen bidez, manuhiriak, bisitariak, tangata whenua, lurreko jendearekin nahasten dira, eta lotura bat ezartzen dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Hongi, our national greeting» Stuff (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ (Ingelesez) «Maori | History, Traditions, Culture, Language, & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ (Ingelesez) Ōtākou, Māori ki Te Whare Wānanga o. «Pōwhiri» www.otago.ac.nz (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).