Maori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Māori
HoneHeke1845.jpgHinepare.jpgTukukinoLindauer.jpg
RangiHiroa1904.jpgMeriMangakahia1890s.jpgApiranaNgata1905.jpg
Keisha Castle-Hughes at TIFF 2009 cropped.jpgWinstonPetersEuropa.jpgStephen Kearney 2.jpg

Hone Heke eta bere emaztea • Ngāti Kahungunuko hinepare • Tukukino•Te Rangi HīroaMeri Te Tai MangakahiaApirana NgataKeisha Castle-HughesWinston PetersStephen Kearney
Biztanleak guztira 800.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Zeelanda Berria: 644.000
 Australia: 126.000
 Erresuma Batua: 8.000
 Ameriketako Estatu Batuak: < 3,500
 Kanada: 1.305
Hizkuntza Ingelesa • maoriera
Erlijioa Kristautasuna
Zerikusia duten beste giza taldeak Polinesiar herriak

Maoriak (maorieraz: māori, ˈmaːɔɾi ahoskatua) Zeelanda Berriko jatorrizko etnia dira, gaur egun oso gutxitua (biztanleen % 8 – 10 baino ez dira). Gaur egun, ia 700.000 maori bizi dira munduan (2001). Zeelanda Berritik kanpo, multzo esanguratsua bizi da Australian (70.000 inguru).

Māori hitzak «normal» edo «arrunt» esan nahi du. Aitzitik, pākehā berbak esan nahi du «maoria ez dena»; oro har, Europako jatorria dutenak izendatzeko erabilia; inoiz mespretxuzko zentzua ere badu.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna fidagarrienak oinarritzat hartuta, gizakiak K. o. 1280 inguru iritsi ziren Zeelanda Berrira lehendabiziko aldiz. Maorien ahozko kondairetan kontatzen da haien arbasoak txalupa handietan (waka) ozeanoa zeharkatuz joan zirela Hawaiki-tik, Polinesia tropikaleko leku mitikotik, alegia. Migrazio kondairak desberdinak dira tribu (iwi) batetik bestera, haien genealogiekin bat egiteko.

Polinesiako bidaiari horien aurretik, ez dago Zeelanda Berria populaturik zegoelako arrastorik. Arkeologiako, hizkuntzalaritzako eta antropologiako frogek lehendabiziko kolonoak Polinesiako ekialdetik joan zirela erakusten dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Polinesiatik, ziur aski Tahititik, Zeelanda Berrira ailegatu ziren orain dela 600-800 urte uharteko lehenengo biztanleak izango zirenak.
  • 1840an maoriek eta europarrek Waitangiko ituna sinatu zuten, elkarbizitza arautzeko helburuarekin.
  • 1858an 56.000 maori inguru erroldatu zuten.
  • 1860. hamarkadatik eskolan maoriera erabiltzea debekatzen hasi ziren, hizkuntzaren prestigioa murriztuz. Horren harira, 1867an Native Schools Act dekretua kaleratu zen.
  • 1930. hamarkadan, maori gehienek oraindik egiten zuten maorieraz.
  • 1986an 50.000 hiztun kalkulatu zuten, maorien % 12.
  • 1987an, Māori Language Act dekretuaren bidez, maorierak estatus ofiziala lortu zuen. Te Taura Whiri i te Reo Māori eta Te Kōhanga Reo National Trust erakundeak sortu zituzten.
  • 2004ko martxotik Māori Television hasi zen emititzen, elebidunez.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, maoriera hitz egiten du maorien % 14 inguruk, 700.000 biztanletik gutxi gorabehera 100.000 hiztunek, alegia. Hizkuntza nagusia, beraz, ingelesa da, neurri handi batean jatorrizkoa ordezkatu duena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maori Aldatu lotura Wikidatan