Hordago

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau erakunde armatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hordago (argipena)».
Sorrera 1970ko hamarkadaren bukaera
Ideologia Sozialista iraultzailea eta abertzalea
Kokapena  Euskal Herria
Ekintza eremua  Ipar Euskal Herria (EH)
 Frantzia
Aurkari nagusiak Frantziako estatu-egitura
Egoera Deseginda
Helburu militarrak Frantziar estatuko administrazioa eta interes turistikoak

Hordago 1970eko hamarkada bukaerako Ipar Euskal Herrian jardun zuen talde armatu abertzale eta independentista bat izan zen. Hamabost ekintza gauzatu zituen zenbait bankentxe eta Angeluko aldi baterako lan agentzia baten aurka.

Denbora tarte horretan Iparretarrak (IK), Euskal Zuzentasuna (EZ) eta Hordago talde armatuak jardunean zebiltzan Ipar Euskal herrian, eta zenbait urtez hiru erakunde armatu horiek ekintzak egiten aritu ziren aldi berean[1].

Hordago deus jakinarazi gabe desagertu zen, baina 1981ean bost militanteren atxiloketak eta presondegiratzeak desagertze hori lagundu zuen. Nahiz eta militanteak bazituen, atxiloketen ondorioz, testuinguru politikoaren ondorioz eta giro nahasiaren ondorioz, haien dinamika armatuak ez zuen aitzina jarraitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]