Hortz-errestaurazio
Itxura
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
- Artikulu hau odontologia-terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «enpaste».
Odontologian, hortz-errestaurazio terminoa erabiltzen dute, normalean «enpastatu» esaten zaiona definitzeko; prozesua txantxar baten ondoriozko barrunbea garbitzean datza, gero material batekin betetzeko.[1] Prozesu horrek hortz-anatomia errehabilitatzen du hortzen estetika, funtzio, murtxikatze eta oklusio egokia egiteko, eta itxiera on bat lortzen du, hortz-lesio bat berriz gertatzea eragozten duena.
Errestaurazioak bi motatakoak dira: zuzenak eta zeharkakoak, eta kokapenaren eta tamainaren arabera sailkatzen dira. Hodi erradikularreko betetzea, adibidez, errestaurazio-teknika bat da, normalean hortz-mamia dagoen lekua betetzeko erabiltzen dutena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Your Teeth and Cavities» WebMD.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |