Hoya de Buñol
Hoya de Buñol | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Valentziako probintzia |
Hiriburua | Chiva |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°27′50″N 0°50′50″W / 39.4638°N 0.8473°W |
Azalera | 817,3 km² |
Mugakideak | Camp de Túria, Canal de Navarrés, Horta Oest, Requena-Utiel, Ribera Alta, Serranos, Valle de Cofrentes eta Horta Sud (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 45.090 (2022ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 55,17 bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania |
La Hoya de Buñol Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Chiva/Xiva hiriburua duena. Espainieraz batzuetan Hoya de Buñol-Chiva edo Hoya de Chiva-Buñol izenak ere ematen zaizkio, herri nagusi bien izenak islatzearren. Katalanez antzekoa gertatzen da: ohiko izena la Foia de Bunyol bada ere, la Foia de Bunyol-Xiva ere baliatzen da[1]. Tokiko hizkuntza aragoieraren eraginpeko espainiera da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Serranos eta Camp de Túria ditu, ekialdean Horta Oest eta Ribera Alta, hegoaldean Canal de Navarrés eta Valle de Cofrentes eta mendebaldean Requena-Utiel.
Eskualdeak 9 udalerri ditu, 817,30 km²ko azalera du eta 2005ean 37.061 biztanle zituen.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Alborache/Alboraig | 1.038 | 27,30 | 38,02 |
Buñol/Bunyol | 9.955 | 118,40 | 86,47 |
Cheste/Xest | 7.872 | 71,40 | 110,25 |
Chiva/Xiva | 14.167 | 178,70 | 79,27 |
Dos Aguas/Dosaigües | 439 | 121,50 | 3,61 |
Godelleta | 3.038 | 37,50 | 81,01 |
Macastre | 1.299 | 37,70 | 34,45 |
Siete Aguas/Setaigües | 1.349 | 110,60 | 12,19 |
Yátova/Iàtova | 2.123 | 118,20 | 17,66 |
Eskualde historiko-naturalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun erabiltzen den eskualdea zenbait errealitate historiko-geografikotan bana daiteke:
- Hoya de Buñol zehatza: Alborache, Buñol, Macastre, Siete Aguas eta Yátova.
- Chivako ibarra: Cheste, Chiva eta Godelleta.
- Dos Aguas arrazoi ekonomikoengatik sartu zuten Hoyan; berez eskualde naturala eratzen du Cortes de Pallás (Valle de Cofrentes), Millares (Canal de Navarrés) eta Tous (Ribera Alta) udalerriekin batera. Eskualde honi geografo batzuek les Goles del Xúquer edo las Gargantas del Júcar deitzen diote.
Emili Beüten 1934ko eskualde naturalen banaketan egungo osaerarekin agertu zen salbuespen bakarrarekin, orduan Dos Aguas Canal de Navarrésen sartu baitzuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bloc de la Foia de Bunyol-Xiva izeneko bloga.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez) Hoya de Buñol País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
- (Gaztelaniaz) Eskualdeko ataria.