Hurbileko izar bitar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Astronomian, hurbileko izar bitar (ingelesez close binary) osagaien arteko banaketa izarren diametroaren parekoa den izar bitarrei deritze. Izar bakoitzak bere Rocheren lobulua betetzen duen mailagatik ezberdintzen diren hiru mota nagusi daude:

  • Izar bitar bananduak: (ingelesez detached binaries), non izarretako batek ere ez duen betetzen bere Rocheren lobulua, euren artean masa transferentzia nabarmenik ez dagoelarik.
  • Izar bitar erdibananduak: (ingelesez semidetached binaries) non izarretako batek bere Rocheren lobulua betetzen duen, izar honek zuzenean bere lagunagana erortzen den edo akrezio diskoan sartzen den materia galtzea eraginez.
  • Kontaktuzko izar bitarrak: (ingelesez contact binaries) non biek betetzen duten euren Rocheren lobulua edo konbekziozko estalki komun bat partekatzen dutenak.

Osagaien arteko hurbiltasunak hurbileko izar bitarretan, ohi osagaietako bat behintzat deformatzen du, izar aldakor elipsoidal errotari bat sortuz, sarritan sistemak izar bitar itzaltzaile bat ere osatzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]