Hyarmendazil II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hyarmendazil II.a, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Gondorreko hogeitalaugarren erregea izan zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1391. urtean jaio zen, eta, bere jatorrizko izena, Vinyarion da. Tronua, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1540an hartu zuen, bere aita Aldamir hil ondoren.

Errege honen garaian, Gondor, Haradrim eta Unbarreko Kortsarioen aurkako gerran egon zen, bi hauek, Kastamirren ondorengoen gidaritzapean aliatu zirelarik. Bere aita, hauen aurkako gerran hil zen, eta Vinyarionek mendekatzea erabaki zuen.

Honela, 1551. urtean, armada handi bat bildu zuen eta Haradrimak garaitu zituen, honen ondorioz, Hyarmendazil izena hartu zuelarik, "Hegoaldeko garailea" esan nahi duen quenyazko hitza.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1621ean hil zen, 81 urteko erregealdi baten ondoren eta 230 urteko adina zuela. Bere oinordekoa, bere seme Minardil izan zen.


Aurrekoa
Aldamir
Gondorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1540-1621
Ondorengoa
Minardil