Edukira joan

Hymenophyllum tunbrigense

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hymenophyllum tunbrigense
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPolypodiopsida
OrdenaHymenophyllales
FamiliaHymenophyllaceae
GeneroaHymenophyllum
Espeziea Hymenophyllum tunbrigense
Smith, 1794
BasionimoaTrichomanes tunbrigense

Hymenophyllum Tumbrigense edo heletxilla landarea hymenophyllaceae familiakoa, iratze mota bat da. Gomera, Tenerife eta Kanaria Handiko uharteetan du jatorria, eta inguru urtsuetan kokatzen da. Euskal Herriko leku gutxi-batzuetan ere aurki daiteke, batez ere, Nafarroako ipar-mendebaldean. Bere familian beste landare batzuk ere badaude, adibidez, Vandenboschia.

  • Neurriak: 10cm baino gutxiago izaten dituzte, 20-70 x 12-30 mm-koak izaten dira.
  • Kolorea: Berde argiaren eta urdinxken arteko kolorea du.
  • Hostoak: Bere hostoak oso txikiak dira, 10cm baino gutxiago neurtzen ditu hosto bakoitzak.
  • Loreak: Landare honek ez ditu loreak ematen.
  • Fruitua: Landarearen hostoen artetik fruitu marroi, txiki eta gogor batzuk ateratzen dira.

Bizi-baldintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzaletan eta leku hezetan egon behar du bizi ahal izateko. Baso hostoerorkorra leku egokia da heletxilla aurkitzeko.

Landare hau mundu osoan zehar dago baina landaredia gehiena Europa mendebaldeko eskualde ozeanikoetan egoten da, Britaniar uharteetan bereziki.

Heletxilla generoaren izena (Hymenophyllum tumbrigense) grekozko "hymen" eta "phyllom"-etik dator eta mintz eta oso hosto mehea esan nahi dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]