Iñaki Fernández Arnaiz
Iñaki Fernández Arnaiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1961eko maiatzaren 29a (63 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Kidetza | Glutamato Ye-Yé |
Musika instrumentua | ahotsa |
Iñaki Fernández Arnaiz (Bilbo, 1961eko maiatzaren 29a),[1] sortzez Ignacio, eta musikan Iñaki Glutamato izenez ere ezaguna,[2] Bilbon sortutako abeslari madrildarra da. Madrilgo Movida delakoan pertsonaia ezaguna izan zen 1980ko hamarkadaren hasieran, bere itxura bereziagatik eta Glutamato Ye-Yé taldeko abeslari izateagatik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerabe zela ezagutu zuen Ramón Recio Glutamatoren hitzen sortzailea Madrilen, 1970eko hamarkadaren amaieran. Taldea sortu zutren 1979an, eta arrakastaren bat izan zuten 1980ko hamarkadaren erdialdean. Iñaki izen soilarekin ezaguna, Madrilen beste Iñakirik ez balego bezala, abeslaria movidako pertsonaia ezaguna bilakatu zen, neurri handi batean bere irudi probokatzaileari esker, Adolf Hitlerrenak bezalako bibote eta flekilloarekin.[3][4]
Glutamato Ye-Yé 1987an desegin zen, eta ondoren Iñaki Fernándezek Iñaki y los Beatos taldea sortu zuen Ricardo del Castillorekin. EP bat kaleratu zuten 1988an, baina haren lehen azala zentsuratua izan zen: Iñaki agertzen zen, Jesukristoren arantza koroarekin, eta bere ohiko bibote hitleriarrarekin. Ez zuen asko iraun taldeak horren ondoren.[5]
1989an, beste talde bat sortu zuen, Los Pecadores. Berriro ere ahotsa zen Iñakirena, eta berarekin zeuden Sulpi Solana eta Sara Ledoux. Bi LP kaleratu zituzten, 1992 arte.[6]
Harrezkero, Glutamato Ye-Yéren kantu zaharren bilduma batean edo bestean parte hartu izan du Iñaki Fernándezek Iñaki Glutamato izenarekin,[2] eta taldearen bilkura nostalgiko batzuk ere egin izan dituzte.[4]
1990eko hamarkadan altzari eta objektu etnikoen denda bat izan zuen Madrilen. 1993an, bere bibote ezaguna moztu zuen. 21. mendean basozain bezala egin izan du lana.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Glutamato Ye-Ye - Música, videos, estadísticas y fotos» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Iñaki Fernández» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biografía de Glutamato Ye-yé - La Fonoteca» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Portela, Lino. (2011-06-01). «Glutamato Ye-yé tiene hambre y frío» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
- ↑ Work73. (2009-04-05). «La Enciclopedia del Rock en tu Idioma: IÑAKI Y LOS BEATOS (ESPAÑA)» La Enciclopedia del Rock en tu Idioma (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
- ↑ «Grupos Nacionales Nuevaola80: Los Pecadores» Grupos Nacionales Nuevaola80 (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Glutamato Ye-Yé: "Todos Los Negritos Tienen Hambre y Frio". Playback agerpen bat La Bola de Cristal saioan, Iñaki Fernández bere bibote hitleriarrarekin.