La Bola de Cristal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La Bola de Cristal
Formatua Haur, nerabe eta familia saioa
Iraupena
Egilea Lolo Rico
Protagonistak Alaska
Isabel Bauzá
Gerardo Amechazurra
Isidoro Fernández
Santiago Auserón
Loquillo
Kiko Veneno

Pablo Carbonell
Pedro Reyes

Herria  Espainia
TB katea TVE1
Emisioa 1984ko urriaren 6a
1988
Atalak

La Bola de Cristal (euskaraz "Kristalezko Bola") 1980ko hamarkadako Espainiako telebista saio bat izan zen. 1984ko urriaren 6a eta 1988 bitartean TVE1 katean airetatu zen, sortzailea Lolo Rico izan zelarik. Espainiako trantsizioaren garaiko gizartearen islada garbia zen, kultura, pentsamolde eta musikari dagokionez La movida madrileña delakoarekin estuki lotua zegoelarik.

Saioaren aurkezlea Alaska izan zen, beste hainbat ohiko kideek ere parte hartzen zutelarik: Isabel Bauzá, Gerardo Amechazurra, Isidoro Fernández, Santiago Auserón, Loquillo, Kiko Veneno, Pablo Carbonell, Pedro Reyes, Fedra Lorente, Javier Gurruchaga eta Anabel Alonso.

Bestalde, saio honetan los electroduendes ("elektroiratxoak") deituriko izaki bihurri eta bazter nahastaileek ere garrantzi handia zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]