Iñaki Gil Diaz de Argote
Appearance
Iñaki Gil Diaz de Argote | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lasarte, 1963ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 2018ko maiatzaren 28a (55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | harri-jasotzailea eta aizkolaria |
Iñaki Gil Diaz de Argote (Lasarte, Araba, 1963ko otsailaren 26a — Gasteiz, 2018ko maiatzaren 28a[1][2]) arabar harri-jasotzailea izan zen.
Gaztetan aizkolaria zen eta aizkolari bezala, Arabako txapelduna bilakatu zen gazteen kategorian. Ondoren, harri jasotzen jardun zen.
Markarik onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guinness errekorra du, minutu bat eta hogeita lau segundoan hamar auto iraultzeagatik.
Gainera, 141 kilogramoko harri esferikoa altxatzea lortu zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Eskela
- ↑ (Gaztelaniaz) Fallece el harrijasotzaile Iñaki Gil. El Correo, 2018-5-29[Betiko hautsitako esteka]
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |