Iñaki Larrinaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Larrinaga
Bizitza
JaiotzaElorrio1988ko abenduaren 26a (35 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Pisua94 kilogramo
Pilota

Iñaki Larrinaga Uribe, pilota arloan Larrinaga deituraz ezaguna (Elorrio, 1988ko abenduaren 26a) esku huskako pilotaria da.

2010etik 2015era profesionaletan aritu zen Aspe Enpresa[1] ( atzelaria, 1,90 metro luze eta 94 kg). 2010eko otsailaren 8an debuta egin zuen bere jaioterriko Hilario Azkarate pilotalekuan, Profesionaletako azken partida, ostera, 2015eko irailaren 23an Errioxako Adarragan. Ondoren amateurretara itzuli zen.[2] Atzelari aritzen da.

Asperekin profesional bilakatu baino lehen, 2009an 22 urtez beherakoetan GRAVN eta Biharko Izarrak lehiaketetako txapelduna izan zen.[3] Profesionaletako debutean erakustaldi handiak eman zituen, baina geroztik ez zuen harengandik espero zen mailarik eman, eta 26 urte besterik ez zuela bukatu zitzaion profesionaletako ibilbidea. Profesionaletan jokatutako 279 partidetatik, 124 irabazi zituen, eta 155 galdu.[4]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iñaki Larrinaga.mp4. (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  2. I. G. Vico: «La nueva vida del zaguero Iñaki Larrinaga», Deia, 2015-10-06.
  3. «Larrinaga», Aspe enpresaren webgunea.
  4. «Iñaki Larrinagak profesionaletako azken pilota partidua jokatu zuen atzo», Anboto, 2015-09-24.