Otsailaren 8
Otsailaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita hemeretzigarren eguna da. 326 egun falta dira urtea amaitzeko, 327 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1980 - ETAk Angel Aztuy Rodriguez polizia nazionala hil zuen Oñatin, eta Miguel Rodriguez Fuentes militarra Pasaian.
- 1984 - Vicente Perurena Telletxea eta Angel Gurmindo Lizarraga "Stein" Hendaian hil zituzten metralleta tiroz.
- 1986 - Batxoki taberna metrallatuta. Frederic Haramboure, José Cau, Juan Luis Zabaleta Elosegi eta Karmen Otegi zaurituta.
- 2003 - ETAk Joseba Pagazaurtundua hil zuen, Andoaingo udaltzain burua.
- 2008 -
- ETAk Bergarako epaitegian jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen.
- Baltasar Garzon epaileak EHAK eta EAE-ANV alderdien jarduerak etetea agindu zuen. Espainiako Auzitegi Gorenak, berriz, hauteskundetan parte-hartzea debekatu zien, baina ez zituen jarduerak eten.
- 2009 - Espainiako Auzitegi Gorenak Askatasunaren eta D3Mren hautagaitzak bertan behera utzi zituen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1587 - Maria I.a Eskoziakoa hil zuten, bere lehengusina Elisabet I.a Ingalaterrakoaren aurkako azpijokoetan aritzea leporatuta.
- 1762 - Katalina II.a Errusiakoaren agintaldia hasi zen.
- 1937 - Malaga-Almeria errepideko sarraskia.
- 1942 - II. Mundu Gerraren baitan, Japoniak Singapur inbaditu zuen.
- 1948 - Ipar Korean Koreako Herri Armada osatu zen.
- 1950 - Stasi, Alemaniako Errepublika Demokatikoko polizia sekretua, sortu zen.
- 1971 - NASDAQ merkatuaren lehen jardunaldia izan zen.
- 1989 - Boeing 707 hegazkin batek Azoreetan izandako istripuan 144 lagun hil ziren.
- 2020 - 2020ko Irlandako Errepublikako Hauteskunde Orokorrak: Sinn Féin alderdia bozken %24,5ekin garaile.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1968 - Planet of the Apes ("Simioen Planeta") filma estreinatu zen, Charlton Heston eta Roddy McDowall aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1976 - Taxi Driver ("Taxi Gidaria") filma estreinatu zen, Martin Scorsesek zuzendu eta Robert De Niro, Jodie Foster, Albert Brooks, Harvey Keitel, Leonard Harris, Peter Boyle eta Cybill Shepherd aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1980 - American Gigolo ("Amerikar Gigoloa") filma estreinatu zen, Paul Schraderek zuzendu eta Richard Gere, Lauren Hutton, Hector Elizondo, Nina Van Pallandt eta Bill Duke aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1991 - Sleeping with the Enemy ("Etsaiarekin Lo Eginez") filma estreinatu zen, Joseph Rubenek zuzendu eta Julia Roberts, Patrick Bergin eta Kevin Anderson aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1772 - Juan Jabat, nafar militar eta politikaria (h. 1825).
- 1885 - Juan Abando Urrejola, euskal idazlea (h. 1946).
- 1895 - Juan Otazua, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1937).
- 1901 - Juan Martínez Gutiérrez, Txiletar arkitektoa, Bilbon (h. 1976).
- 1907 - Arturo Sáenz de la Calzada, arabar arkitektoa (h. 2003).
- 1912 - Benito Pérez Jauregi, gipuzkoar futbolaria (h. 1959).
- 1914 - Antonio Vega de Seoane Barroso, gipuzkoar enpresaburu eta ingeniaria, Donostiako alkatea (h. 1988).
- 1924 - Pedro Apellaniz, euskal atleta, xabalina jaurtiketan aditua (h. 2013).
- 1926 - Antonio Oliden, gipuzkoar arraunlaria, Kontxako 11 Bandera irabazitakoa (h. 2023).
- 1939 - Ione Dorronsoro, gipuzkoar politikari ohia.
- 1941 - Jabier Pikabea, gipuzkoar euskaltzale, idazle eta abeslaria.
- 1946 - Maria McBane, 1965eko maiatzean Playboy aldizkarirako posatu zen eusko-estatubatuar modelo eta aktorea.
- 1955 - Juan Garzia, gipuzkoar idazlea, euskalaria eta itzultzailea.
- 1958 - Antonio Garamendi, bizkaitar enpresaria.
- 1960 - Aingeru Epaltza, euskal idazle eta itzultzailea.
- 1962 - Eloy Suárez, PPko espainiar politikaria, Tuteran.
- 1963 - Yolanda Mendiola, euskal telebista-aurkezlea.
- 1968 - Miren Gojenola, bizkaitar aktorea.
- 1975 - Gorka García, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1976 - Eva Mirones, gipuzkoar arraunlaria.
- 1978 - Josu Silloniz, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1987 - Xabier Perurena, nafar aktorea.
- 1990 - Uxoa Iñurrieta, gipuzkoar itzultzailea, hizkuntzalari konputazionala eta irakaslea.
- 1992 - Ander Capa, bizkaitar futbolaria.
- 2001 -
- Unai Buján, bizkaitar futbolaria.
- Beñat Prados, nafar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 412 - Proklo, Antzinaro Berantiarreko filosofoa (h. 485).
- 1291 - Alfontso IV.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1375).
- 1404 - Konstantino XI.a, azken bizantziar enperadorea (h. 1453).
- 1577 - Robert Burton, ingeles idazlea (h. 1640).
- 1591 - Guercino, italiar margolaria (h. 1666).
- 1612 - Samuel Butler, ingeles olerkaria (h. 1680).
- 1700 - Daniel Bernoulli, holandar-suitzar matematikari eta fisikaria (h. 1782).
- 1727 - Jean André Deluc, suitzar geologoa, meteorologoa eta fisikaria (h. 1817).
- 1741 - André Grétry, liejar musikagilea (h. 1813).
- 1796 - Barthélemy Prosper Enfantin, frantziar ingeniaria (h. 1864).
- 1805 - Louis Auguste Blanqui, sozialismoaren teorialari eta iraultzaile frantsesa (h. 1881).
- 1810 - Éliphas Lévi, frantziar idazlea (h. 1875).
- 1819 - John Ruskin, britainiar idazlea (h. 1900).
- 1820 - William Tecumseh Sherman, estatubatuar militarra, hezitzailea eta idazlea (h. 1891).
- 1822 - Maxime Du Camp, frantziar idazle eta argazkilaria (h. 1894).
- 1828 -
- Jules Verne, frantziar idazlea (h. 1905).
- Antonio Canovas del Castillo, espainiar politikaria (h. 1897).
- 1834 - Dmitri Mendeleiev, errusiar kimikari eta asmatzailea, taula periodikoaren lehen bertsioaren asmatzailea (h. 1907).
- 1835 - Eduardo Pondal, Galegoz eta gaztelaniaz idatzi zuen galiziar idazlea (h. 1917).
- 1845 - Francis Ysidro Edgeworth, irlandar ekonomialaria (h. 1926).
- 1850 - Kate Chopin, estatubatuar idazlea (h. 1904).
- 1866 - Léon Bakst, errusiar margolari eta eszenatokien eta jantzien diseinatzailea (h. 1924).
- 1868 - Walter Rothschild (Rothschildeko II. baroia), britainiar bankari, politikari eta zoologoa (h. 1937).
- 1876 - Paula Modersohn-Becker, alemaniar margolaria (h. 1907).
- 1878 - Martin Buber, Austrian jaiotako filosofo judua (h. 1965).
- 1879 - Maud Slye, estatubatuar patologoa, ikertzailea eta poeta, minbiziaren ikertzaile aitzindaria (h. 1954).
- 1880 - Franz Marc, alemaniar margolaria eta marrazlea, alemaniako espresionismoko artista garrantzitsua (h. 1916).
- 1883 - Joseph Schumpeter, austriar ekonomialaria (h. 1950).
- 1884 - Snowy Baker, australiar kirolari eta aktorea (h. 1953).
- 1885 - Henri Laurens, frantziar eskultore eta ilustratzailea (h. 1954).
- 1888 -
- Edith Evans, britainiar aktorea, ibilbide luze eta oparoduna (h. 1976).
- Giuseppe Ungaretti, italiar olerkaria (h. 1970).
- 1890 - Claro M. Recto, filipinar politikaria (h. 1960).
- 1894 - King Vidor, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1982).
- 1903 -
- Greta Keller, austriar abeslari eta aktorea (h. 1977).
- Tunku Abdul Rahman, Malaysiako aurreneko lehen ministroa (h. 1990).
- 1904 - Lilian Harrison, argentinar igerilaria, Rio de la Plata igerian zeharkatu zuen lehen pertsona (h. 1993).
- 1906 - Henry Roth, estatubatuar eleberrigilea (h. 1995).
- 1907 - Elena Martín Vivaldi, granadar poeta, idazlea eta liburuzaina, Espainiako XX. mendeko ahots liriko garbienetakoa (h. 1998).
- 1908 - Rafael Lapesa, espainiar idazle eta hizkuntzalaria (h. 2001).
- 1911 - Elizabeth Bishop, estatubatuar poeta (h. 1975).
- 1915 - Takeshi Kamo, japoniar futbolaria (h. 2004).
- 1918 - Enrique Tierno Galván, espainiar politikari, soziologo, jurista eta entsegugilea (h. 1986).
- 1921 - Lana Turner, estatubatuar aktorea (h. 1995).
- 1924 - Khamtai Siphandon, Laosko presidentea.
- 1925 - Jack Lemmon, estatubatuar aktorea, bere belaunaldiko sarituenetakoa (h. 2001).
- 1931 - James Dean, estatubatuar aktorea (h. 1955).
- 1932 -
- Horst Eckel, alemaniar futbolaria (h. 2021).
- John Williams, estatubatuar musikagilea eta orkestra zuzendaria, zinemako historiaren soinu-banda ospetsuenetakoen konposatzailea.
- 1933 -
- Gérard Vergnaud, frantziar matematikari eta psikologoa (h. 2021).
- Kiichirō Furukawa, japoniar astronomoa (h. 2016).
- Hiroki Kosai, japoniar astronomoa.
- 1935 - Luis María Anson, espainiar kazetari eta idazlea.
- 1939 - Egon Zimmermann, austriar eskiatzailea (h. 2019).
- 1941 - Nick Nolte, estatubatuar aktorea.
- 1943 - Valerie Thomas, estatubatuar matematikari, fisikari eta informatikari eta datu-analista.
- 1944 - Sebastião Salgado, brasildar argazkilaria, zuri-beltzeko argazkilaritzaren maisutzat hartua.
- 1945 - Kinza Clodumar, Nauruko presidentea (h. 2021).
- 1953 - Mary Steenburgen, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1955 - John Grisham, estatubatuar idazlea.
- 1957 - Olga Gavrilova, sobietar atleta, xabalina jaurtiketan aditua (h. 2022).
- 1958 - Marina Silva, brasildar politikaria, ekologista eta hezitzailea.
- 1959 - Mauricio Macri, Argentinako presidentea.
- 1960 -
- Benigno Aquino III.a, Filipinetako presidentea (h. 2021).
- Alfred Gusenbauer, Austriako kantzilerra.
- 1966 - Hristo Stoichkov, bulgariar futbolari ohia, bere belaunaldiko futbolari hoberenetakoa eta Bulgariako inoizko hoberenetakoa.
- 1968 - Gary Coleman, estatubatuar aktorea (h. 2010).
- 1971 -
- Maura Healey, estatubatuar abokatua eta politikaria.
- Marina de Van, frantziar zinema aktore eta zuzendaria.
- 1974 - Seth Green, estatubatuar aktore eta telebista-ekoizlea.
- 1975 - Rusudan Gotsiridze, georgiar apezpiku baptista.
- 1977 - Daniel Sanabria, paraguaiar futbolari ohia.
- 1982 - Gabriel Rufián, kataluniar ekintzaile eta politikari ezkertiarra.
- 1983 - Olga Syahputra, indonesiar aktore, umorista eta abeslaria (h. 2015).
- 1987 - Javi Garcia, espainiar futbolaria.
- 1990 - Emily Scarratt, ingeles errugbilaria.
- 1991 - Genzebe Dibaba, distantzia ertaineko eta luzeko korrikalari etiopiarra.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1661 - Martin Otxoa de Kapanaga, bizkaitar idazlea.
- 1681 - Joan Oltze, baxenafar apaiza, Baionako apezpikua izandakoa (j. c. 1605).
- 1727 - Domingo Akasuso, bizkaitar militar eta ekintzailea, Buenos Airesen (j. 1658/59).
- 1799 - Luis Urbina, arabar militarra, Madrilen (j. 1721).
- 1872 - Eugenio Abiraneta, euskal herritar politikaria (j. 1792).
- 1935 - Jenaro Larratxe, nafar enpresaburu eta politikaria, Euskeraren Adiskideak elkarte euskaltzalearen presidente eta sortzailea (j. 1870)
- 2003 - Joseba Pagazaurtundua, Andoaingo Udaltzaingoaren burua, ETAk eraila (j. 1957).
- 2012 - Jose Luis Akarregi, esku huskako euskal pilotaria (j. 1923).
- 2015 - María Josefa Uharte, nafar arte bildumagile eta filantropoa (j. 1927).
- 2022 - Javier Berasaluze Markiegi, gipuzkoar futbolaria (j. 1931).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1204 - Alexio IV.a Angelo, Bizantziar enperadorea (j. c. 1182).
- 1265 - Hulagu Khan, agintari mongola.
- 1587 - Maria Estuardo, Eskoziako erregina (j. 1542).
- 1691 - Carlo Rainaldi, italiar arkitekto barrokoa (j. 1611).
- 1709 - Giuseppe Torelli, italiar musikagilea eta biolin-jotzailea (j. 1658).
- 1725 - Petri I.a Errusiakoa, Errusiako tsarra eta Errusiako enperadorea (j. 1672).
- 1749 - Jan van Huysum, herbeheretar margolaria (j. 1682).
- 1796 - John Sibthorp, ingeles zientzialari eta naturalista (j. 1758).
- 1835 -
- Guillaume Dupuytren, frantziar kirurgialaria eta anatomista (j. 1777).
- Pauline de Lézardière, frantziar historialaria (j. 1754).
- 1849 - France Prešeren, Esloveniako poeta erromantiko handiena (j. 1800).
- 1871 - Moritz von Schwind, austriar margolaria (j. 1804).
- 1874 - David Friedrich Strauss, alemaniar filosofo eta teologoa (j. 1808).
- 1909 -
- Catulle Mendès, frantziar idazlea (j. 1841).
- Giacinto Morera, italiar matematikaria eta fisikaria, analisi konplexuan aditua (j. 1856).
- 1910 - Hans Jæger, norvegiar idazlea (j. 1854).
- 1911 - Joaquín Costa, espainiar idazle, politikari, legegizon, ekonomialari eta historialaria (j. 1846).
- 1914 - Josefa Teixidor i Torres, kataluniar margolaria (j. 1865).
- 1918 - Louis Renault, frantziar legegilea eta hezitzailea, 1907ko Bakearen Nobel Saria (j. 1843).
- 1921 - Piotr Kropotkin, errusiar geografoa eta politika arloko pentsalaria, mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakotzat hartua (j. 1842).
- 1923 - Lilli Suburg, estoniar kazetari, idazle eta feminista (j. 1841).
- 1926 - William Bateson, ingeles biologoa (j. 1861).
- 1935 - Max Liebermann, alemaniar margolaria (j. 1847).
- 1936 - Charles Curtis, AEBetako 31. presidenteordea (j. 1860).
- 1942 - Fritz Todt, alemaniar jenerala eta arkitektoa (j. 1891).
- 1943 - Lepa Radić, serbiar jatorriko jugoslaviar partisanoa (j. 1925).
- 1951 - Fritz Thyssen, alemaniar enpresaburua (j. 1873).
- 1957 -
- Walther Bothe, alemaniar fisikaria, 1954ko Fisikako Nobel Saria (j. 1891).
- John von Neumann, estatubatuar matematikaria (j. 1903).
- 1960 - J. L. Austin, ingeles filosofoa (j. 1911).
- 1962 - Eugeniusz Frankowski, poloniar arkeologoa, etnografoa, iberista, euskalaria eta museologoa (j. 1884).
- 1964 - Ernst Kretschmer, alemaniar psikiatra (j. 1888).
- 1975 - Robert Robinson, ingeles kimikaria, 1947ko Kimikako Nobel Saria (j. 1886).
- 1979 - Nikolai Semionovitx Tikhonov, errusiar idazlea, sobietar poeta nagusietako bat (j. 1896).
- 1987 - Bronisława Wajs, poloniar poeta eta abeslari ijitoa (j. 1908).
- 1990 - Georges de Mestral, velcroaren asmatzailea (j. 1907).
- 1993 -
- Eliot Janeway, Estatu Batuetako ekonomista politiko garrantzitsuenetako bat (j. 1913).
- Ismael Quiles, espainiar filosofoa (j. 1906).
- 1998 -
- Halldór Laxness, islandiar idazlea, 1955eko Literaturako Nobel Saria (j. 1902).
- Enoch Powell, britainiar politikari eta idazlea (j. 1912).
- 1999 -
- Iris Murdoch, irlandar idazlea eta filosofoa (j. 1919).
- Luis Sánchez Polack, Tip, espainiar umorista eta antzezlea (j. 1926).
- 2000 - Felicidad Duce, kataluniar jostuna, metodo baten sortzailea eta erreferentea moda diseinuan (j. 1908).
- 2005 -
- Jimmy Smith, estatubatuar jazz-jotzailea (j. 1925 edo 1928).
- Javier Tusell, kataluniar historialari eta politikaria (j. 1945).
- 2006 - Jean-Robert Ipoustéguy, frantziar pintore eta eskultorea (j. 1920).
- 2007 - Anna Nicole Smith, estatubatuar modelo eta aktorea, Playboy aldizkariko playmate ezagunenetakoa (j. 1967).
- 2010 - Jimmie Heuga, euskal jatorriko estatubatuar eskiatzailea (j. 1943).
- 2012 - Luis Alberto Spinetta, argentinar rock musikagile, abeslari, gitarrista eta poeta (j. 1950).
- 2014 - Nancy Holt, estatubatuar artista (j. 1938).
- 2016 - Violette Verdy, frantziar dantzari, koreografo, irakasle, zuzendari eta idazlea (j. 1933).
- 2017 -
- Peter Mansfield, britaniar fisikaria, 2003ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1933).
- José Luis Pérez de Arteaga, espainiar irrati esataria, musika kritikaria eta musikologoa (j. 1950).
- 2019 - Robert Ryman, estatubatuar margolaria (j. 1930).
- 2020 - Carlos Rojas, kataluniar idazle eta unibertsitate-irakaslea (j. 1928).
- 2021 - Jean-Claude Carrière, frantziar eleberrigile, gidoigile eta aktorea (j. 1931).
- 2022 - Luc Montagnier, frantziar mikrobiologoa, birologia arloan nabarmendua, 2008ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1932).
- 2023 -
- Burt Bacharach, estatubatuar musikagile, abesti egile, musika ekoizle eta piano-jotzailea (j. 1928).
- Miroslav Blažević, kroaziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Ivan Silaiev, SESBeko lehen ministroa (j. 1930).
- Branka Veselinović, serbiar aktorea, 80 urtetik gorako aktore ibilbideduna (j. 1918).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Xantiana eta Ustaritz/Ustaritze.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |