Iñigo Fernández de Velasco

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Armarria.

Iñigo Fernández de Velasco Mendoza (?, 1462 - Madril, 1528ko irailaren 17a), IV. Haroko konde, VIII. Gaztelako kondestable, II. Fríasko dukea izan zen. Granadako Erresumako konkistan eta Alpujarrasetan borrokatu zuen. Karlos I.a Espainiakoaren koparia, 1518an Urrezko Ardi-larruaren Ordena izan zuen.

Enperadorea Alemaniara joan zenean, Espainiako gobernadore izendatu zuen Adriano Utrechtekoa kardinala eta Fadrique Enríquez almirantearekin batera. Gaztelako Komunitateen Gerran erregezaleak zuzendu zuen Villalarko guduan. 1521ean, nafar armada menderatu zuen Noaingo guduan eta baita 1523an Hondarribiko setioan ere.

Gipuzkoako kapitain jenerala izan zen eta Frantzisko I.a Frantziakoa borrokatu zuen.

Ezkontza eta seme alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Tovar, Berlangako andrea, ezkondu eta zazpi seme-alabak izan zituzten:

  • Pedro Fernández de Velasco Tovar, ondorengoa.
  • María Saenz de Velasco
  • Juan de Tovar, Berlangako markes.
  • Bernardino de Velasco
  • Mencía de Velasco, Oñatiko kondesa.
  • María de Velasco, abadesa.
  • Isabel de Velasco, Eltxeko markesa.