IRC

Wikipedia, Entziklopedia askea
IRC txatean aritzeko bat-bateko mezularitza sistema baten eskematxoa.

IRC edo Internet Relay Chat Internet bidez txatean aritzeko bat-bateko mezularitza sistema ezaguna da. Komunikazioa batez ere taldeetara zuzenduta dago, jende askoren arteko solasaldietara, alegia. Dena den, bi solaskideren arteko elkarrizketa ere egin daiteke.

IRC 1988ko abuztuaren amaiera aldera sortu zuen Jarkko Oikarinen-ek, MUT (MultiUser talk) izeneko programa bat ordezteko OuluBox izeneko Finlandiako BBS batean.

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Librezale.eus: Komunikazio eta elkarlanerako tresnak.