Ibarrola Haundi baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ibarrola Haundi baserria
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Ibarrola Haundi baserria (Usurbil).jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Usurbil
Koordenatuak 43° 17′ 01″ N, 2° 02′ 24″ W / 43.2837037563°N,2.04005965069°W / 43.2837037563; -2.04005965069Koordenatuak: 43° 17′ 01″ N, 2° 02′ 24″ W / 43.2837037563°N,2.04005965069°W / 43.2837037563; -2.04005965069
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Ondarea
EJren ondarea 60

Ibarrola Haundi Usurbilgo Kalezar auzoko hegoaldean dagoen baserria da, bizkar zabalaren goialdean.

2005eko urriaren 3an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplano laukizuzena du, bi isurkiko zurezko estalkia, eta fatxada nagusiarekiko bizkar elkarzuta, hegoalderantz orientatua. Bi solairu eta ganbara ditu.

Fatxada nagusia harri-horma zarpeatuz eta kareztatuz eraikita dago. Hegoaldeko fatxada nagusi honek bistako otaesiak ditu. Ekialdeko fatxadan, sarrera moduan zubi dintelatua, hareharrizko harlanduz inguratua, eta ate horren antzeko ezaugarriak dituzten hiru leiho-bao aurkituko ditugu. Mendebaldeko fatxada motzagoa da lurra aldapan dagoelako. Bertatik zuzenean ganbarara sar gaitezke ate handi bat gurutzatuta. Alde honetan ere, dolare bezala erabilitako eranskin atxikia aurkituko dugu. Iparraldeko fatxada (atzealdea) ia itsua da eta zati bat zementuzko blokez berritua dago.

Baserriaren egitura pieza bakarreko hamaika zutabek, habeek, gapirioek eta, enara buztanekin eta aho-zirikekin mihiztatutako besoek osatzen dute. Egiturak, dolare zizelkatuak daude. Mendebaldeko fatxadara atxikitako eranskina monumentutik kanpo geratzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ibarrola Haundi baserria Aldatu lotura Wikidatan