Edukira joan

Ibilbide kliniko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ibilbide klinikoak osasun kalitatearen kudeaketak dituen tresna nagusiak dira, osasun prozesuak estandarizatzeko. Frogatuta dagoenez, hauek erabiliz praktika klinikoan aldaberatasuna murriztu daiteke.

Tresna eratzaile diziplinartekoa da, edozein prozedura edota diagnostikoan egin behar diren ekintzen arteko harreman sekuentziala errazten duena. Ibilbide klinikoek ospitaleko profesionalei zere gin behar duten une bakoitzean argitzen die.

“Clinical pathway”: Ibilbide klinikoen kontzeptua 1985. urtean sortu zuen Karen Zander-ek New England Medical Center-en (Boston, AEB). Jatorria, industrial kalitatea kudeatzeko erabiltzen ziren dokumentuetan moldaeran dago, Lanerako Prozedura Normalizatuetan “LPN”-ak.

Hauen helburuak hurrengoak dira:

  • Baliabideen efizientzia hobetu
  • Betebeharrak denbora jakin batean egin

Prozedura aukeratzeko iritziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zerbitzuan edo ospitalean sarri agertzen den patologia izatea.
  • Ondo ezagutzen den patologia izatea eta gaizoek antzeko arreta jasotzea
  • Profesionalentzako zeintzuk diren praktika onenen gomendioak eta iritziak egotea adituen partetik.
  • Azalpenik gabeko aldakortasuna
  • Ospitalean dauden profesionalen arteko akordio lortzea
  • Diziplina guztiek parte hartzea
  • Gaizoentzako arrisku handia daukan patologia izatea
  • Profesionalen motibazioa patologia batean lan egiteko
  • Ospitalearentzako garestia den patologia izatea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]