Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Osasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Osasuna energia efizientzia maximoarekin lortu, eraldatu, erabili eta banatzeko sistema biologiko batek duen gaitasuna da. Osasuna ez da gaixotasuna ez dagoeneko egoera soiltzat hartu behar; hain zuzen, Munduko Osasun Erakundeak horrela definitu zuen 1946an: Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera erabatekoa da eta ez bakarrik gaixotasun eza[1]. Definizio hau, hala ere, eztabaidatua da, batez ere ez duelako balio operatiborik eta ezin delako osasun-estrategiarik eraiki "erabatekoa" hitzaren erabilera dela eta[2][3][4]. Beste definizio batzuetan osasuna eta asebetetze pertsonala lotzen dira[5].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitzineuskaraz: *os(a)-arzun[6] 'osotasun' Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.

Osasunaren esparruak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariketa fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ariketa fisiko»

Ariketa fisikoa deritzo edozein jarduera fisikoa non bakoitzaren forma fisikoa hobetzen edo mantentzen den, osasuna edo pertsona beraren ongizatea garatzeko. Hau aurrera eramaten da arrazoi ezberdinengatik, adibidez giharren hobekuntza edo sistema kardiobaskularraren garapena ere bai, atletismoari lotutako gaitasunak garatzea, kirola egiteko edo gantzak erretzeko balio du ere.

Aktibitate hauek gorputzeko zati edo gaitasun ezberdinak hobetzeko balio dute hala nola indarra, bizkortasuna, erresistenzia, flexibilitatea edo malgutasuna. Ariketa fisiko hau batzuetan gorputzean daukagun arazo zehatz baten konponbidea bilatzeko erabili ahal da. Ariketa fisikoak ere gure egoera psikikoa hobetzen laguntzen digu , gure oroimena, edota gure itxura fisikoa. Aktibitate fisiko luzatuak bizitza luzatu ahal dezake eta osasuna hobetu. Energia askaketek tensioa eta estresa jaitsi ahal dezakete hortaz gain jangura areagotu eta kaloriak erre.

Higienea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Higiene»

Higienea (grekera zaharreko ὕγιεινον (hugieinon) hitzetik, euskaraz «osasun») osasunaren kalterako izan daitezkeen eragileak kontrolatzeko ezagutza, teknika eta jokabideen multzoa da. Higienearen helburuak, garbitasunaz haraindi, gizakien eta berarekin bizi diren animalien gaixotasunak prebenitu eta ongizatea hobetzea da. Zabalago, higienea bizitzaren artea ere badela esan daiteke arlo pribatuan (elikadura, atsedena, oreka pertsonala) eta publikoan (elkartasunezko gizarte-egitura eta naturarekiko errespetua)[7].

Higienea arlo zenbaitetan garatzen da. Higiene pertsonala giza gorputza zaindu eta garbitzeko praktiken multzoa da, norberaren osasun eta ongizatearen alde. Higiene pertsonala kultura elementu garrantzitsua da eta familian ikasi eta praktikatzen da. Gizarte-harremanak sortu ahal izateko elementu garrantzitsua izaten da, nor bere buruarekin atseginez modu bat izateaz gainera. Beste alde batetik, elikagaien ekoizpen, tratamendu eta kontserbazioa ere higienearen helburuak dira, bromatologia arloaren baitan. Ingurumenaren higienea ere garrantzitsua da: etxeak, kaleak, lantegiak, eskolak eta ingurumenaren osagaiak ere badiren lurra, ura eta haizea garbiak izan behar dira osasun eta ongizatearen alde, giza jardueraren hondakinak modu egokian kudeatuz. Higienea lantokietan ere garatzen da, langileengan gaixotasunak eragin ditzaketen faktore eta arriskuei aurre eginez. Zikinkeria eta mikroorganismoak ekidin eta garbitasuna bultzatzeaz gainera, higienea, adiera zabalean, ariketa fisikoa, elikadura eta atsedena ere bada. Zarata ere higienearen aurkako eragilea dela esan daiteke.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Elikadura» eta «Dieta orekatu»

Elikadura izaki bizidunek janaria edo elikagaiak barneratzeko prozesuen multzoa da. Elikaduraren xedea da izaki bizidunek beren funtzio nagusiak betetzeko behar duten energia eskuratzea. Organismo heterotrofoek beste izaki bizidun batzuk kontsumitzen dituzte, eta autotrofoek materia inorganikoa eta energia iturri bat (gehienetan eguzkia) erabiltzen dute energia barneratzeko.

Dieta orekatua pertsona baten beharrizan nutrizionalak asetzeko gai den elikadura-plangitza da. Hauek diren FEO/OME-k ezarritako nutrizio-jarraibideak. Jarraian, elikagai taldeak aurkeztuko dira, elikagai talde hauetatik lortutako energia eguneko energia ekarpenaren zenbatekoa izan behar den azalduz.

Buru-osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Buru-osasuna»

Osasun-zientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Constitution of WHO: principles», World Health Organization, http://www.who.int/about/mission/en/. Noiz kontsultatua: 2018-05-31 .
  2. (Ingelesez)  Jadad, Alejandro R.; O’Grady, Laura (2008-12-10), «How should health be defined?», BMJ (337): a2900, doi:10.1136/bmj.a2900, ISSN 0959-8138, PMID 19073663, https://www.bmj.com/content/337/bmj.a2900. Noiz kontsultatua: 2018-05-31 .
  3.   Callahan, Daniel (1973), «The WHO Definition of 'Health'», The Hastings Center Studies (3): 77–87, doi:10.2307/3527467, http://www.jstor.org/stable/3527467. Noiz kontsultatua: 2018-05-31 .
  4. (Ingelesez)  Taylor, Sebastian; Marandi, Alireza (2008-07-09), «Social determinants of health and the design of health programmes for the poor», BMJ (337): a290, doi:10.1136/bmj.a290, ISSN 0959-8138, PMID 18614520, https://www.bmj.com/content/337/bmj.a290. Noiz kontsultatua: 2018-05-31 .
  5. (Ingelesez)  «Sport, Disability and an Original Definition of Health - ZENIT - English», ZENIT - English, 2013-02-27, http://www.zenit.org/en/articles/sport-disability-and-an-original-definition-of-health. Noiz kontsultatua: 2018-05-31 .
  6. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
  7. (Gaztelaniaz)   Landaburu, Eneko (2000), Cuídate compa!, Txalaparta, 122. orrialdea, http://books.google.es/books?id=dQdY60S2KtQC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q&f=false .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osasun Aldatu lotura Wikidatan