Ida-Viruko konderria
| Ida-Viruko konderria | |||
|---|---|---|---|
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| ISO 3166-2 | EE-45 | ||
| Hiriburua | Jõhvi (en) | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 59°13′00″N 27°18′00″E / 59.216666666667°N 27.3°E | ||
| Azalera | 2.971,55 km² | ||
| Mugakideak | Leningrad oblasta, Lääne-Viruko konderria eta Jõgevako konderria | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 133.358 (2023ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 44,88 bizt/km² | ||
Ida-Viruko konderria (estonieraz: Ida-Viru maakond edo Ida-Virumaa) Estoniako hamabost konderrietako bat da, eta herrialdeko ipar-ekialdean dago. Konderriko hiriburua Jõhvi da.
2019ko urtarrilean, Ida-Viruko konderriak 136.240 biztanle zituen – hau da, herrialde osoko %10.3a.[1] Mendebaldean Lääne-Viruko konderria, hego-mendebaldean Jõgevako konderria eta ekialdean Errusia (Leningradeko oblasta) ditu. Errusiar gehiengoa duen herrialde osoko konderri bakarra da (%73.1a 2010ean), bigarrena Harju (%28a) izanda.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estonia sobietarren gobernuaren agintepean egon zen azken aldian Ida-Viruko konderriari Kohtla-Järve barrutia zeritzon, eta bertako hiriburua Kohtla-Järve zen.
Konderriko gobernua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Estoniako konderri bakoitzak gobernadore (estonieraz: maavanem) bat dauka, gobernu zentralak bost urtetik behin izendatutakoa. Riho Breivel da Ida-Viru konderriko oraingo gobernadorea.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei udalerri hiri-eremukoak dira:
Hamasei udalerri nekazaritza-eremukoak dira:
- Alajõe
- Aseri
- Avinurme
- Iisaku
- Illuka
- Jõhvi
- Kohtla
- Kohtla-Nõmme
- Lohusuu
- Lüganuse
- Maidla
- Mäetaguse
- Sonda
- Toila
- Tudulinna
- Vaivara
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Statistics Estonia. (2010-04-19). Population by sex, ethnic nationality and County, 1 January. .[Betiko hautsitako esteka]