Idoia Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoia Bilbao
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta kazetaria

Idoia Bilbao (Bilbo, Bizkaia, 1970), gidoilari eta kazetaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia lizentziatura ikasten hasi zen. 1992 urtean, irratsaio bateko irabazle izan zen, eta ordutik komunikabideetan lanean hasi zen.

Telebistan, kameren aurrean eta atzean lan egin du, gidoilari bezala eta aurkezle bezala, batez ere prentsa arrosaren munduan.

ETBko Pásalo, Lo qué faltaba eta Algo pasa con López saioetan tertuliakide izan zen.

Ana Rosa Quintana eta Terelu Camposen gidoilari izan da. Aquí hay tomate, Salsa Rosa, En Antena, Gran Hermano eta Vuélveme loca espainiar estatuko programa entzutetsuetan lan egin du[1].

Irratian ere lan egin du.

2015ean, Gaztela Mantxako telebista autonomikoaren programen zuzendari izendatu zuten.

El club de las mujeres reales izeneko bloga idazten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Qué fue de Idoia Bilbao, la guionista de Ana Rosa y colaboradora de 'Salsa Rosa'» El Español 2018-12-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).