Idoia Etxeberria Ikutza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Idoia Etxeberria Ikutza
Idoia Etxeberria Ikutza - herri kirolak - 07.jpg
Bizitza
Jaiotza Orio1992  (26/27 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak harri-jasotzailea

Idoia Etxeberria Ikutza (Orio, Gipuzkoa, 1992) harri-jasotzailea da. 140 kiloko harria altxa zuen lehen emakumea izan zen, 2011n. Gero, urtebetez izan zen harriak jasotzeari utzita, bizkarrezurreko jaiotzetiko lesio bat zela kausa;[1] 2012an, harri-jasotzeari berriz helduta, 150 kiloraino igo zuen errekorra. 2014ean berriz, bigarrengo aldiz Euskadiko txapelduna izatea lortu zuen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014ko abuztuaren 10ean, Euskadiko txapelketako garaile.[2]
  • 2012ko urriaren 20an, 150kg-ko errektangularrari 4 jasoaldi 5 minutuan (Emakumezkoen errekor absolutua)
  • 2011ko martxoaren 13an, 140kg-ko errektangularrari 2 jasoaldi 5minutuan.
  • 2010eko irailaren 26an, 138,5kg-ko errektangularrari 5 jasoaldi 5 minutuan.
  • 2010ean, Euskadiko txapelketako garaile.
  • 2010eko martxoaren 27an, 100kg-ko kubikoari 2 jasoaldi 5 minutuan.
  • 2009an, 120kg-ko errektangularrari 4 jasoaldi 5 minutuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Idoia Etxeberria: “Harria jaialdian errekorra egiteko gonbita atsegin handiz hartu nuen”», Urola Kostako Hitza, 2012-10-17.
  2. (Gaztelaniaz) Idoia conserva la txapela, noticiasdegipuzkoa.com, 2014-08-11.