Igorpen-nebulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igorpen nebulosa» orritik birbideratua)
Orion nebulosaren (M42) parte bat.

Igorpen-nebulosa izar oso bero batek edo gehiagok bere inguruko gasa estimulatzen dutenean eta erradiazio elektromagnetikotik jasotako energia zabaltzen dutenean sortzen den nebulosa da.[1] Nebulosa horien artean H II eskualdeak (izar masibo eta gazteek kitzikatuak) edo nebulosa planetarioak (nano zuri bero baten inguruan) aipa daitezke.

Nebulosa horietako askoren kolore gorri bereizgarria hidrogenoaren H-alfa marrari zor zaio, hain zuzen ere. Igorpen-nebulosaren adibide bat Orion nebulosa (M42) ospetsua da, Eguzkitik 1300 argi-urtera dagoena, izar anizkun bat inguratzen duten gasez osatua (Trapezioa izenez ezagutzen den asterismoa) eta honen energiarekin kitzikatzen dena.

Igorpen-nebulosa asko islapen eta nebulosa ilunekin nahastuta agertzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Astronomia Hiztegia] [2021]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.