Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikaskuntza Diseinu Unibertsala» orritik birbideratua)

Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU) ikaskuntza-zientzietako ikerkuntzan oinarritutako hezkuntza-esparrua da, neurozientzia kognitiboa barne. Banakako ikaskuntza-desberdintasunak egokitu ditzaketen ikaskuntza-ingurune malguen eta ikaskuntza-espazioen garapena gidatzen du.

Ikaskuntzako Diseinu Unibertsala printzipio-multzo bat da, eta, horri esker, diseinu hau ezagutzen duten irakasleek ikasle guztien beharrak asetzeko jarraibideak gara ditzakete[1][2][3].

Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala etorkizun handiko hurbilketa da hezkuntzaren kalitatea hobetzeko ikerketaren esparruan, ikaskuntza-maila eta irakasgai guztien bitartez ikasle guztientzat.[4][5][6][7]

IDU definitzen lehena David H. Rose izan zen, Harvard Graduate School of Education-ekoa, 1990eko hamarkadan. Definizioan honakoak aipatu zituen:

«
  • Ikasleei, informazioa eta ezagutza eskuratzeko, hainbat bide eta baliabide eman behar zaizkie, hainbat irudikapen-baliabide,
  • ikasleei hainbat adierazpide eskaini behar zaizkie, ikasleek dakitena frogatzeko alternatibak izan ditzaten, eta
  • Ikasleen interesak aprobetxatzeko bideak bilatu behar dira, erronkak proposatu behar dira, ikasleen neurriko erronkak, ikastera motibatzeko konpromiso bide ugari egon daitezke.
»


Curriculumak, IDUari buruzko literaturan[8] definitzen den bezala, lau zati ditu: 1. hezkuntza-helburuak, 2. metodoak, 3. materialak eta 4. ebaluazioak. IDUk ikasteko aukerak handitu nahi ditu, ikasteko oztopo fisikoak, kognitiboak, intelektualak eta antolaketakoak. Balizko beste oztopo batzuk ere murriztu nahi ditu. IDUren printzipioak gelan praktika inklusiboak[9] ezartzeko ere erabil daitezke. Ikasle guztiek curriculumean sartzeko aukera berdina izatea eta eskatzen zaien erantzukizuna neurrikoa izatea bilatzen da.

Ikaskuntzaz kanpo ere erabiltzen da diseinu unibertsala kontzeptua.[10]

Metodologia inklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaste guztiek metodologia aktiboetan parte hartzeko aukera osoa izan behar dute. Metodologia inklusibo batek ikasle guztien presentzia, parte-hartzea eta aurrerapena bermatu behar ditu.

IDUaren printzipio-multzoa hezkuntza arautuetara eramateko proposamena lege bihurtu da azken urteotan Europako hainbat tokitan. Hezkuntza araudi berriek berariaz aipatzen dituzte IDUa eta metodologia inklusiboak. Irakasleek, ezinbestean, araudiari jarraiki, metodologia inklusiboak erabili beharko lituzkete beren eguneroko lanean.

« Metodologia inklusibo batek ikasle guztien presentzia, parte-hartzea eta aurrerapena bermatu behar ditu. »


◇ Metodologia inklusibo batek metodologia aktiboa izan behar du:
« Ikasle guztiek metodologia aktiboetan parte hartzeko aukera osoa izan behar dute. »


  • Ikasle guztien inplikazio arduratsua sustatu behar du; ikasleen autonomia sustatu behar da ikaskuntzan.
  • Ikasle guztien interakzioa, eta lankidetza sortu eta sustatu egin behar ditu: komunikazio eraginkorra izan behar du.
  • Ikasle guztiei ikasgelan eta ikasgelatik kanpo jarduera esanguratsuak proposatu behar zaizkie: inguruneko baliabideen erabilera. Hezkuntza sistemetan ikasteko egoera esanguratsuak sortu behar dira.
  • Ikasle guztien parte-hartze aktiboa areagotu behar du: ikasle guztiak gizarteratu eta lan merkatura bideratu behar dira.


◇ Metodologia inklusibo batek irisgarritasuna ziurtatu behar du ikasle guztiek metodologia aktiboetan parte hartzeko aukera osoa izateko
  • Fisikoa: edozein pertsonak mugitu behar du, egunero lekuz aldatu behar du, leku desberdinetan egon behar du eta jardueretan eroso parte hartu behar du, baita objektuak eroso hartu eta manipulatu ere.
  • Sentsoriala: jarduerak egiteko, objektuak manipulatzeko eta inguruneetan mugitzeko behar den informazioa ahal bezain beste zentzumenen bidez eskuratzea erraztu behar da.
  • Kognitiboa: ulergarriak diren espazioak, diseinuak, ebaluazioa, materialak, baliabideak, tresnak, eta gailuak hartu behar dira kontuan, ikasleen ulermen-mailara egokituta eta ahalik eta ulerterrazen izan daitezen eta aurreikusteko modukoak izan daitezen.
  • Emozionala: metodologia inklusiboek lortu behar dute ikasle guztiak gai, seguru eta estimatuak sentitzea.
◇ Metodologia inklusibo batek kontuan hartu behar du ikasleek nola ikasten duten'
  • Metodologia inklusibo batek ikasle guztien inplikazioa sustatu behar ditu, motibazio intrintsekoa sortuz, ikasle guztien arreta sustatuz, haien gaitasun mnesikoa sustatuz, edukien karga kognitiboa modulatuz eta irakatsiz ikasteko aukera emanez.
  • Metodologia inklusibo batek Feedback egokia inplementatu behar du, akatsak zuzentzeko, trebetasunak hobetzeko eta prozedurak finkatzeko, azkenean, nork bere burua erregulatzen eta ikaskuntza-lanak egitean estrategiarik onenak aplikatzen ikas dezaten.
  • Komeni da, informazioa hainbat formaturen bidez aurkeztea, eta, ondorioz, hainbat zailtasun-maila aurkeztea.
  • Bilatu behar da, ikasleek ezagutzak hautatu, antolatu, landu eta adierazteko orduan egin behar duten informazioaren prozesamendua optimizatzea.
  • Komeni da, ezagutza adierazteko hainbat bide eskaintzea, ebaluazio hezitzaile, hezigarria, batutzailea, holistikoa eta askotarikoa egin ahal izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Josi Sierra &, Maite Goñi. (2020-01-22). «IDU: Ikaskuntza Diseinu Unibertsala» Podcast zuzeu (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Bideoa: Carmen Alba Pastor: Inklusibitaterantz: Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala | Ikastolen Elkartea» ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  3. Bideoa: Carmen Alba - Diseño Universal de Aprendizaje. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  4. «IKASKUNTZAREN DISEINU UNIBERTSALA (IDU - DUA) ren aurkezpena (Berritzegune Nagusia)» Amarauna@eu||| (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  5. (Katalanez) El disseny universal per a l’aprenentatge. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  6. (Katalanez) Mestres, Servei Educatiu Ribera Ebre C/ dels; 5; contacte, baixos 43740 Móra d Ebre Catalunya Espanya 977 40 28 60-977 4023 69 mapa |. «DISSENY UNIVERSAL DE L’APRENENTATGE (DUA) a XTEC | Servei Educatiu Ribera Ebre» serveiseducatius.xtec.cat (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  7. (Katalanez) El Disseny Universal per a l’Aprenentatge (DUA). (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  8. (Katalanez) DUA-A – CEFIRE Prácticas Inclusivas. (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
  9. (Katalanez) RECURSOS – CEFIRE ··· Prácticas Inclusivas. (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
  10. Ruiz, Txelo; Maritxalar, Montse. (2021-08-21). «Diseinu Unibertsala edo Denontzako Diseinua» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]