Talde elkarreragile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ikasleen taldeak autonomoak izan daitezke, ikasleekin bakarrik, edo koordinatzaile, moderatzaile edo antolatzaile rola duen pertsona batekin. Ikasteko talde elkarreragileak antolatzen diren irakas-tekniketan, moderatzaile egotea eta taldean aniztasuna egotea positiboki baloratzen da. Argazkiaren egilea: CeDeC (Flickr)
Ikasketa kooperatiboan talde elkarreragile heterogeneoak antolatzeko kontsigna egoten da.

Talde elkarreragileak eskolak antolatzeko sistema[1] bat da.

Ikasleak talde txikietan antolatzen dira (hiruzpalau ikasle, lauzpabost ikasle; talde nagusiaren neurriaren arabera). Talde horietan ikasleen maila ez da zertan homogeneoa izan, alderantziz, aniztasuna hobesten da. Maila akademiko desberdineko ikasleak nahastea, ikuspegi, ideologia desberdinekoak nahastea taldeari kalte baino, onura ekarriko diola uste da. Taldean pertsona (ahal bada heldu) batek moderatzaile rola hartuko du. Gaiari eustea eta denbora neurtzea izango dira moderatzailearen ardura nagusiak, hitz egiteko txandak banatzearekin batera. Horretarako, moderatzaileak ez du gaian zertan oso jantzita egon.

Ikasgelan, lanean, normalean talde elkarreragile txiki asko egoten dira. Moderatzailea egonkor egoten da txoko batean eta ikasle taldeak txokotik txokora aldatzen dira. Txoko bakoitzean irakasleak proposaturiko ekintza batean murgilduko dira moderatzailearen antolakuntzapean.

Ikasketa dialogikoa eta Ikasketa kooperatiboa sustatzen duten metodoetan lan egiteko ohiko metodoa da eta esate baterako ikas komunitateak deritzon eskola-antolaketa sisteman oinarri-oinarrizko teknika.

Esaten da moderatzaile lanetan taldeetan ohikoak ez diren pertsonak ezartzea komenigarria dela. Ikasgelan kanpotik pertsonaren bat sartzea moderatzaile lanetan edo eztabaida taldeetan oso aberasgarritzat jotzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Grupos interactivos – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info . Noiz kontsultatua: 2019-02-26 .