Iker Martinez de Zuazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iker Martinez de Zuazo
Bizitza
JaiotzaOñati, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Iker Martinez de Zuazo (Oñati, Gipuzkoa, 1977) euskal musikaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean Latzen talde arrakastatsuan gitarra jotzailea izan zen, 1993 eta 1999 urteen artean. Latzen eta gero, 2002an Potemkin taldearen sortzaile izan zen. Potemkinen ziharduela, Latzenen itzulera biran ere egon zen 2007an. Potemkin 2010ean amaitzean, Lenao taldea sortu zuen. 2017an bakarkako lana plazaratu zuen, Itzalen mundua izenekoa. Bertan ahotsa, gitarra, harmonika eta pedal steel gitarra jotzen ditu eta zortzi musikariren laguntza izan zuen[1]. Bere bakarkako bigarren lana 2019an iritsi zen, Lurralde berriak.

2021ean, Hegaldiak lana kaleratu du, Zaldi Herrenak bandarekin batera ondua.[2] Horretarako bidailagun ditu Bull Biain, Joxeba Aranburu, Iñigo Ugarte eta Jimmy Irizar[3]. Urte beraren erdialdetik aurrera Keia proiektu berria sortu du Ane Arruti, Iñigo Ibarrondo eta Egoitz Olalderekin batera eta 2022an Erregaia diskoa kaleratu dute.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Heriotzari Deika (1995) - maketa
  • Kontzientzia ala infernua (1996)
  • Ardi Larruz (1998)
  • Heriotzari deika (2007)
  • Hellmuga (2008)

Potemkin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maketa (2003)
  • Potemkin (2006, Oihuka)
  • Gauaren zaindariak (2010, autoekoizpena)

Lenao[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lenao (2015)
  • Iparraldeko argiak (2018)

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iker Martinez eta Zaldi Herrenak Oñatiko Gaztelekuan jotzen, Arnasaldiak diskoaren aurkezpen-kontzertuan.
  • Itzalen mundua (2017, autoekoizpena)[4]
  • Lurralde berriak (2019, Almehuna)[5]
  • Hegaldiak (2021, Almehuna)[6] . Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeak ondutako diskoa da.
  • Arnasaldiak (2023, Almehuna).[7][8] Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeak ondutako diskoa da. Hain zuzen, disko hori grabatzeko prozesua bideoan jaso zuten, sorkuntza-prozesuari, beldurrari eta beste gai batzuei buruzko gogoetekin batera, eta, 2023. urtearen amaieran, Irudienean aurkeztu zuten lana. Arnasaldiak. Zuzeneko grabaketa baten kronika du izena.[9][10][11]

Keia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erregaia (2022, autoekoizpena)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iker Martinez. (Noiz kontsultatua: 2017-06-16).
  2. «'Dantzatu nirekin', Iker Martinez eta Zaldi Herrenak-en abesti berria - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-20).
  3. «Iker Martinez eta Zaldi Herrenak eta Ramada Inn taldeen kontzertua» Plone site (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
  4. «Itzalen mundua» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).
  5. «Lurralde berriak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).
  6. «Hegaldiak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-20).
  7. «Estreinatu dute 'Arnasaldiak' diskoa - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  8. «Laugarrena dator, orain arteko "elektrikoena" - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  9. «Saltokietatik harago, Debagoieneko askotariko lanak pantaila handian - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  10. (Gaztelaniaz) Gonzalez, Marian. (2023-10-12). «Iker Martinez eta Zaldi Herrenak estrenan disco y ultiman documental» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  11. «Arnasaldiak» www.durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).