Iktiologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iktiologiak arrainak aztertzen ditu.

Iktiologia arrainak aztertzen dituen zoologiaren adarra da. Iktiologiaren eremu nagusiak taxonomia (arrainen sailkapenak), morfologia, anatomia, etologia, ekologia eta fisiologia dira. XIX. mendea arte taxonomiaren alorrean egin ziren lanik handienak, arrain-espezie berriak sailkatzen eta sailkatuak zeudenen arteko erlazioak zehazten, alegia. XX. mendean ozeanografia-azterketen gorakadaren ondorioz eta urpean azterketak egin ahal izateko teknologiaren aurrerapenari esker, arrainen bizitzaz eta jokaeraz azterketak egiteko bide berria ireki zen. Era berean, laborategietan, unibertsitateetan eta abarretan ikerketa ugari egin dira arrainen anatomiaz. 25.000 arrain-espezie inguru deskribatuta daude, eta urtero-urtera dozenaka espezie berri sailkatzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]