Ikusmen artifizial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ordenagailu bidezko ikusmena eta harekin lotura duten beste arloen arteko harremana.

Ikusmen artifiziala edota ordenagailu bidezko ikusmena, mundu errealeko irudiak bereganatu, prozesatu, analizatu eta ulertzeko metodoak erabiltzen dituen zientziaren disziplina bat da, irudi horiek ordenagailu bidez zenbaki edo zeinu informazioan ekoizteko asmoz. Gizakiok inguruko mundua ulertzeko geure begiak eta garuna erabiltzen ditugun antzera, ikusmen artifizialak efektu berbera sortzen saiatzen da, honela ordenagailuek irudi edo irudi sekuentzia bat ulertzen saiatu eta une zehatz aldiro modu batera edo bestera joka dezaten. Ulermen hau hainbat arloen bidez lortzen da, tartean geometria, estatistika, fisika eta beste hainbat. Datuen bereganatzea hainbat modutara lortzen da, tartean bideo-kamera bidezko hainbat ikuspegien edota mediku-eskaner baten datu multidimentsionalen bidez.

Ordenagailu bidezko ikusmena erabiltzen duten teknologia asko daude, adibidez, objektuen errekonozimendua, gertakarien detekzioa, eszena edo kokalekuen berreraikitzea (mapping) irudien zaharberritzea.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ikusmen artifizial Aldatu lotura Wikidatan