Ilargi zubi
Ilargi zubi | |
---|---|
japoniar lorategi | |
Kokapena | |
Ilargi zubia begia oso biribildua duen oinezkoentzako zubia da. Ohikoa da txinatar eta japoniar lorategietan. Historikoki Txinan sortu zen eta handik Japoniara pasa zen.[1]
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hasieran zubi hauen helburua oinezkoentzat pasabidea izateaz gain, azpitik igarotzen ziren txalupeei oztoporik ez jartzea izan zen. Halaber, igotzen edo jaisten ziren maldetan espazio gutxiago okupatzen zuten, lur gutxiago hartzen zuten bi zubiburuetan.
Denborarekin, zubi hauen diseinuak helburu estetikoa izan zuen. Ilargi zubiak haien isla ur lasaietan ikusteko moduan eraikitzen dira. Arkuak eta haren islak zirkulu oso bat sortzen dute, ilargiaren sinboloa.[2]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Egurrezko zubia. Golden Gate Park San Frantzisko (Kalifornia)n.
-
Hongji zubia Nanxunen, Zhejiang. Zubiaren islarekin zirkulu oso bat sortzen du.
-
-
Zubi Zerutiarra