Mansana de la Discòrdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Illa de la Discòrdia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Lleó Morera Etxea eta Batlló Etxearen eraldaketaren aurreko eta ondorengo itxura.

Mansana de la Discòrdia edota illa de la Discòrdia (euskaraz Desadostasunen etxadia edota Desadostasunen uhartea) Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen bost eraikinez osatutako multzo bat da. Eixample barrutiko Gràcia pasealekuaren zati batean dago, Aragó eta Consell de Cent kaleen artean. Honako bost eraikinek osatzen dute: Lleó Morera Etxea (Lluís Domènech), Mulleras Etxea (Enric Sagnier), Bonet Etxea (Marcel·lià Coquillat), Amatller Etxea (Josep Puig i Cadafalch) eta Batlló Etxea (Antoni Gaudí). Modernismoaren barnean denak ere arkitekto goraipatuak izan arren, "Desadostasunen etxadia" izendapen herrikoaik Domènech i Montaner, Puig i Cadafalch eeta Antoni Gaudí arkitektoen lehia profesionala deskribatzen du, eta bereziki eurek egindako etxeen fatxadei. Gaudík Batlló Etxea eraikitzeko ardura jaso zuenean, bazekien beste biek ordurako zein eraikin egin zituzten. Izan ere, guztien artean distiratsuena zen arkitektoaren bertaratzea izendapen honen jatorria izan zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mansana de la Discòrdia Aldatu lotura Wikidatan


Koordenatuak: 41° 23′ 29″ N, 2° 09′ 54″ E / 41.39139°N,2.16500°E / 41.39139; 2.16500