Batlló Etxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Batlló Etxea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
CasaBatllo 0170.JPG
Etxearen kanpoaldea gauez.
Batlló Etxea hemen kokatua: Bartzelona
Batlló Etxea
Batlló Etxea
Batlló Etxea (Bartzelona)
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 320
Kokalekua  Katalunia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Batlló Etxea (katalanez Casa Batlló, Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?)) Bartzelonako modernisme estiloko eraikina da, Antoni Gaudí arkitektoak 1905 eta 1907. urteen artean egindakoa. Eixampleko barrutian kokatuta dago, Gràcia pasealekuaren 43. zenbakian.

Josep Batlló i Casanovas, ehungintzako enpresari katalanak eraiki zuen. Eraikinaren zatirik ezagunena aurrealdea da, Gaudik egindakoen originaletakoa baita, izan ere, harria, burdin forjatua, beirazko puskak eta zeramika polikromatua bezalako elementuak nahastu baitzituen. Etxearen eraikuntzan, Gaudik Josep Maria Jujol eta Joan Rubió i Bellver arkitektoen laguntza izan zuen ere.[1]

2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondaretzat hartu zuen. Eraikina bisitatu daiteke eta 2011n 600.000 bisita inguru izan zituen.[2]

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eta burgesak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasiera, azken kolonien galerak Espainiako egoera ekonomikoa baldintzatu zuen, batez ere 1898ko Kubaren galerak. Horren ondorioz, hasiera batean espainiar ekonomiak, eta bereziki, kataluniar ekonomiak, atzerakada bat pairatu zuen. Aldiz, lehen momentu hori igaro ondoren, uharteetan inbertitutako kapitalen itzulerak hazkuntza eragin zuen Bartzelonak bereziki. Kontuan izanik Kataluniako ehungintza industriak kotoitik zuen menpekotasuna (estatubatuarren kontrolpean orain) eta Frantziak bere ehungintza industriaren alde ezarritako neurrik protekzionistak, etorritako diru hori ez ohiko sektore desberdinetan inbertitu zen, eta hala, Katalunian bigarren industrializazio olatu bat eragin zuen: bereziki garatu ziren kimikarekin, metalurgiarekin, argindarrarekin eta automobilgintzarekin zerikusia zuten industriak.[1]

Iraultza industrial berri honek monarkiaren babesa izanagatik, aristokratek baino sortu berri zen goi burgesiak atera zion etekin gehien eta aberastasun handiak metatu zituzten. Eragin politikoa mantendu nahian, erregeak zenbait industri gizon noble bihurtu zituen.[1] Bartzelonan izan zen bereziki ikusgarri aldaketa hori, eta horrela, zenbait burges-aristokraten izenak sonatuak dira gaur egun ere: Godóko kontea; Quadasko baroia eta Serteko baroia.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Batlló Etxea Aldatu lotura Wikidatan


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.