Lluís Domènech

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lluís Domènech
DomenechMontaner-garciamartin-162sh.jpg
Q59523510 Itzuli

1905 - 1919
Joan Torras i Guardiola Itzuli - Joaquim Bassegoda i Amigó
Escudo de España 1874-1931.svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1901-06-05 - 1905-08-17
Barrutia: Bartzelona
Q59523510 Itzuli

1900 - 1900
Francisco de Paula del Villar y Lozano Itzuli - Joan Torras i Guardiola Itzuli
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1849ko abenduaren  30a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Bartzelona1923ko abenduaren  27a (73 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, irakaslea eta politikaria
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitatea
Lan nabarmenak Tres Dragons gaztelua
Lleó Morera Etxea
Kataluniar Musikaren Jauregia
Sant Pau Ospitalea
Kidetza Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona Itzuli
Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi Itzuli
Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona Itzuli
Mugimendua modernismo katalana
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Lliga Regionalista

Lluís Domènech i Montaner (1850eko abenduaren 21a, Bartzelona - 1923ko abenduaren 27a, Bartzelona) kataluniar arkitekto, historialari eta politikari bat izan zen. Kataluniar modernismo eran eraikitako bere eraikinengatik nabarmendu zen. Politikan ere parte hartu zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kataluniako Bartzelona hiriburuan jaio eta jada gaztarotik arkitekturakiko griña piztu zitzaion. Arkitektura ikasketak burutu eta aurrerago Bartzelonako Arkitektura Eskolan katedra bat izan zuen. Postu honetan zegoela Kataluniar modernismoa izango zenarengan eragin handia izan zuen. Arkitekto modura, Domenechek egitura arrazionala eta apaindura elementuak elkarbatzen ziren eraikinak eraiki zituen.

Beste arkitekto batzuk ez bezala, denbora igaro hala, Domenechek estrukturetatik materiala kenduz eta eraikin arinagoak eraikitzera jo zuen, baina hasierako apaindurak lehen ordenako elementu gisa ere mantenduz.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide politikoari oso gazterik ekin zion. Jove Catalunya eta Centre Català taldeetako kide izan zen, 1887an azken talde honetatik banandu zelarik. 1892an Lliga de Catalunya taldeko presidentea ere bilakatu zen. 1891an Unió Catalanista taldea sortu eta 1892an bere presidentea bihurtu zen. Manresako Oinarriak agiria idatzi eta argitaratu zuen batzordearen kide ere izan zen, sorrera biltzarraren presidentea izan zelarik. 1901eko apirilaren 25an Centre Nacional Català taldean sartu zen eta beranduago, Lliga Regionalista alderdi politikoaren ere bai.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik politika laga, eta arkeologia eta historia ikerketan buru belarri sartu zen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domenech Montaner 1923ko abenduaren 27an Bartzelonan 73 urteko adinarekin zendu zen.

Arkitektura lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lluís Domènech Aldatu lotura Wikidatan