Ilunki Kultur Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ilunki Kultur Elkartearen logoa

Ilunki Kultur Elkartea Amara Berriko Olaeta plazan dagoen elkarte kultural eta gastronomikoa da. Auzoko abertzale eta ezkertiarren topagune izateko helburuz sortu zen 1984an, Ilunbe Elkartea izenez. Gaur egun hainbat ekimen antolatzen ditu, hala nola, bertso bazkariak, mariskadak, poesia errezitaldiak, zinema-zikloak, ikastaroak, etab. Kultura jendartea eraldatzeko tresna gisa sustatu nahi du. Auzo mailako hainbat kultur ekimenetan ere parte hartzen du: Korrika Kulturala, Amara Berriko Euskara Batzordea...

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an Amara Berriko abertzale eta ezkertiarren bilgune gisa sortu zen Ilunbe Elkartea izenez. Izen bereko zezen plaza eta aisialdi gunea eraiki zirenean, bazkideek izena aldatzea erabaki zuten, Ilunki Kultur Elkartea sortuz. 1985etik Amara Berriko Jaiak antolatu zituen, Amara Berriko Jai batzordea sortu eta zeregin hau bere gain hartu zuen arte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]