Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau euskararen aldeko ekitaldiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Korrika (argipena)».
19. Korrika Bilbon

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du.[1] Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere.

Lehen Korrika 1980an egin zen; eta 2017. urtean 20. ediziora iritsi da. 1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16. Korrika Urduliz eta Sopela artean.
20. Korrika Landa eta Marieta artean.

Martxaren buruan, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa erakunde edo pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Erakunde edo pertsona horiek kilometroa "erosi" egiten dute, euskararen aldeko erakundeak ekonomikoki laguntzeko. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta ikurrina dira.

Testiguaren atzean, martxaren burua osatzen da, non urte bakoitzeko leloa dakarren pankarta ikus daitekeen. 2005ekoa, 14. Korrikan, Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai! izan zen; 2007koa, berriz, Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari. 2009koa, 16. Korrikan, Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira. Pankarta horren atzean gainerako jendea biltzen da, musikarekin lasterka.

Lekukoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testigua edo lekukoa, eskuz esku doan makila Remigio Mendiburu artistak diseinatu eta egin zuen 1980.urtean. Lehen saioetan pieza hau ibili zen Euskal Herrian barrena. 1988az geroztik, Juan Gorriti eskultoreak eginiko kopia da herriz herri dabilena. Remigio Mendibururen artelana, 1980ko Korrikaren lekukoa alegia, Donostiako San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean dago ikusgai, "modernitatearen hasiera" deritzon atalean.

Korrika Kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide guztian zehar, ospakizun kultural ugari izaten da. Izan ere, Korrikaren inguruan, ekimen kultural ugari (kontzertuak, tertuliak, hitzaldiak, antzezlanak, erakusketak...) egiten da herriz herri. Korrika Kulturalaren barnean biltzen den kultur programazioa da. Korrika hasi baino hilabete pare bat lehenago hasten dira ekintzak. Korrika kulturalarekin batera ekitaldi horretako abestia eta bideoklipa ere aurkezten dira.

Ziberkorrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honetaz gain, Korrikarekin batera Ziberkorrika izeneko ekimena ere garatzen da. Munduko txoko desberdinetatik ziberkilometroak erosten dituzte, interneten Korrika birtual eta paralelo bat osatuz.

Korrikaren edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen edizio bakoitzeko datu garrantzitsuenak taula batean laburbilduta:[2]

Urtea
(edizioa)
Datak Ibilbidea Leloa Omendua Abestia Mezuaren egilea
1980
1. Korrika
azaroaren 29tik
abenduaren 7ra
Oñati-Bilbo Zuk ere esan bai euskarari Xabier Peña Korrika 1
(Xabier Amuriza)
Rikardo Arregi
(galdu zen)
1982
2. Korrika
maiatzaren 22tik
maiatzaren 30era
Iruñea-Donostia AEK, euskararen alternatiba herritarra
Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde
Rikardo Arregi Korrika 3 (Egan) Rikardo Arregi
1983
3. Korrika
abenduaren 3tik
abenduaren 11ra
Baiona-Bilbo Euskaraz eta kitto! Gabriel Aresti Korrika 2
(Akelarre)
 ?
1985
4. Korrika
maiatzaren 31tik
ekainaren 9ra
Atharratze-Iruñea Herri bat, hizkuntza bat! Piarres Lafitte Korrika 4
(Lontxo Aburuza)
 ?
1987
5. Korrika
apirilaren 3tik
apirilaren 12ra
Hendaia-Bilbo Euskara, zeurea Balendin Enbeita Korrika 5
(Oskorri)
Jon Enbeita
1989
6. Korrika

apirilaren 26ra
Iruñea-Donostia Euskara Korrika eta kitto
Euskal Herriak AEK
Jose Migel Barandiaran Gu AEK-koak gara
(Xanti eta Maider)
 ?
1991
7. Korrika
martxoaren 15etik
martxoaren 24ra
Gasteiz-Baiona Korrika euskara,
euskaraz Euskal Herria
Remigio Mendiburu Korrika 7
(Irigoien Anaiak eta
Mikel Erramuspe)
Sabin Gaztañaga
1993
8. Korrika
martxoaren 26tik
apirilaren 4ra
Iruñea-Bilbo Denok maite dugu
gure herria euskaraz
Martin Ugalde Aide Korrika
(Tapia eta Leturia)
Joxemi Zumalabe
1995
9. Korrika
martxoaren 17tik
martxoaren 26ra
Donibane Garazi-Gasteiz Jalgi hadi euskaraz Mikel Laboa Bizi ganoraz
(Kepa Junkera)
Mikel Laboa
1997
10. Korrika
martxoaren 14tik
martxoaren 23ra
Arantzazu-Bilbo Euskal Herria Korrika! Luis Villasante Euskal Herria Korrika
(Gozategi)
Joan Mari Torrealdai
1999
11. Korrika
martxoaren 19tik
martxoaren 28ra
Iruñea-Donostia 1 + 1 = hamaika.
Zu eta ni euskaraz
11 pertsona/talde 1 + 1 = hamaika.
Zu eta ni euskaraz
(Joxe Ripiau)
Ramon Labaien
2001
12. Korrika
martxoaren 29tik
apirilaren 8ra
Gasteiz-Baiona Mundu bat euskarara bildu E. H. Bertsozale Elkartea[3] Big Beñat
(Fermin Muguruza)
Andoni Egaña
2003
13. Korrika
apirilaren 4tik
apirilaren 13ra
Maule-Iruñea Herri bat geroa lantzen Ez Dok Amairu Gero bat gaurdanik
(Mikel Laboa eta
Ruper Ordorika)
Martxelo Otamendi
2005
14. Korrika
martxoaren 10etik
martxoaren 20ra
Orreaga-Bilbo Euskal Herria euskalduntzen.
Ni ere bai!
Andolin Eguzkitza Ni ere bai
(Afrika Bibang)
Andolin Eguzkitza
2007
15. Korrika
martxoaren 22tik
apirilaren 1era
Karrantza-Iruñea Heldu! Euskal emakumea Heldu!
(Niko Etxart eta
El Drogas)
Xabier Amuriza eta
Miren Amuriza
2009
16. Korrika
martxoaren 26tik
apirilaren 5era
Tutera-Gasteiz Ongi etorri euskaraz
bizi nahi dugunon herrira!
Euskararen transmisioa
ahalbidetu duten familiak
Ongi etorri lagun
(Betagarri)
Pirritx, Porrotx eta Marimotots
2011
17. Korrika
apirilaren 7tik
apirilaren 17ra
Trebiñu-Donostia Maitatu, ikasi, ari...
Euskalakari
Euskaltzaindia Pausoz pauso euskalakari
(Gose)
Kike Amonarriz eta
Ilaski Serrano
2013
18. Korrika
martxoaren 14tik
martxoaren 24ra
Andoain-Baiona Eman Euskara Elkarri Euskara ikasten ari direnak Bagoaz
(Esne Beltza)
Amets Arzallus
2015
19. Korrika
martxoaren 19tik
martxoaren 29ra
Urepele-Bilbo Euskahaldun Durangoko Azoka Denok Korrikara
(hainbat)
Lorea Agirre
2017
20. Korrika
martxoaren 30etik
apirilaren 9ra
Otxandio-Iruñea Bat Zuk Korrikaren sortzaileak Zirkorrika
(hainbat)
Joseba Sarrionandia[4]

Arabar Errioxako Korrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Arabar Errioxako Korrika»

Arabako Errioxako kuadrillan antolaturiko ekitaldia da, Korrika bertatik pasatzen ez denean burutzen dena.[5] 2013an izan zuen lehenengo ekitaldia eta 2017an bigarrena.

Korrika atzerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerrian dauden euskaldunek ere antolatu izan dituzte Korrikak. Lehenengo aldia 1999an izan zen eta Bartzelona eta Londresko euskaldunek antolatu zituzten. Urtetik urtera gero eta gehiago izan dira horrelako ekintzak. 2017an esate baterako honako leku hauetan egin zen:[6]

  • Ameriketan: Buenos Aires, Chicago, Santiago Txile, Lima, Sao Paulo, Mexiko Hiria, Washington, Necochea, Montreal, New York, Boise, La Plata, La Habana
  • Asian: Nepal
  • Europan: Banyoles, Bartzelona, Bordele, Brno, Brusela, Budapest, Cork, Dublin, Edinburgo, Grezia, Helsinki, Madril, Leipzig, Liverpool, Londres, Marseilla, Paris, Szeged, Venezia, Mallorca, Valentzia, Toulouse, Bristol, Bukarest, Wroclaw, Kopenhage eta Munich.
  • Ozeania: Sydney, Melbourne, Noume

Antzeko beste ekimen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ideia bera hartuta, beste herrialde batzuetan Korrikaren gisako ekimenak antolatzen dituzte:

Korrikari loturiko proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrikarekin batera loturiko proiektu ezberdinak izan dira historian zehar. Bi aipatzearren:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Korrika