Inés Jacob Taquet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inés Jacob Taquet
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea

Ines Jacob Taquet Deustuko Unibertsitateko informatikari, irakasle eta doktorea da. Ingeniaritza Fakultateko dekanoa izan zen 2010tik 2016ra bitarte eta lehenago dekanordea 2006tik. "Programatzeko metodologia eta lengoaiak" eta "Programazioa" ikasgaiak irakasten ditu Bilboko campusean. [1]

Informatika lizentziatura ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta gero 1990-91 ikasturtean Robotika eta Automatizazio Industriala masterra egin zuen UPV/EHUn. 1991an bertan hasi zen irakasle lanetan Deustuko Unibertsitatean.[2]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1991: Unibertsitateko Ikasketa-Bukaerako Sari Nazionala. Ministerio de Educación y Ciencia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Grados | Deusto» socialesyhumanas.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «CURRICULUM VITAE Inés Jacob Taquet enero PDF» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]