In partibus infidelium

Wikipedia, Entziklopedia askea

In partibus infidelium "fedegabeen lurretan" esan nahi duen latinezko esamoldea da; antzina, apezpikuak, "fedegabe" inbaditzaileek ihes egitera behartzen zituztenean, beste eliza batzuek hartzen zituzten, beren tituluak eta elizbarrutietarako eskubideak gordez[1]. Honen ondoren, 1882ra arte Eliza Katolikoan tituludun edo egoitzarik ez duen elizbarrutiko apezpikua izendatzeko erabili zen, apezpiku in partibus infidelium izendapena, hau da, "fedegabeek" okupatutako herrialde edo lurraldearen titulua hartzen zuen izendapen horrek, baina ez zen hor bizi. Ohorezko titulu bat zen, apezpiku horiek beren karguari zuzenean eliztarrik izan gabe.

In partibus infidelium esamoldearen erabilerak azaltzen du iraganean tituludun elizbarruti asko egon zirela musulmanen menpean zeuden lurraldeetan. Serbia, Bulgaria eta Greziako Balkanetako gerren ondorengo independentziarekin, erlijio kristau ortodoxoko herrialde horietako tituludun egoitzak "fedegabeen lurretan" kokaturik zeudela esatea ez zen egokia ikusi. Hala, 1882ko ekainaren 10eko In suprema gutunean, Leon XIII.ak erabaki zuen elizbarruti horiek «tituludun egoitza» izena hartzea[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: In Partibus Infidelium» www.newadvent.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  2. (Ingelesez) Corrigan, Owen B.. (1920). "Titular sees of the American hierarchy". The Catholic Historical Review.. Washington DC: The Catholic University Of America., 322-324 or. ISSN 0008-8080..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]