Indiar soka
Itxura
Indiar soka, gutxienez XIX. mendeaz geroztik Indian burutu den magia truko bat da, gaur egun mundu osoko magia ikuskizun askotan burutu ohi dena. Trukoa indiar fakir itxura eta jazkerako gizonezko bat jendaurrean agertu eta airean bere kabuz esekia den soka batean goruntz igotzean datza.
Batzuen ustez, 1890 inguruan Chicago Tribune egunkariko John Wilkie kazetariak asmatutako amen-omen bat omen da. Aldiz, Indian IX., XIV. eta XVII. mendeetan antzeko soka trukoak bazeudelako aipamenak badaude.