Indra (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indra (mitologia)
hinduismo, budismo, Jainismo eta Sikhismo
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaइन्द्र
Sexuagizonezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Śacī (en) Itzuli
Seme-alabakJayanti (en) Itzuli, Arjuna (en) Itzuli, Vali (en) Itzuli eta Jayanta (en) Itzuli

Indra, vedismoko (hinduismoaren aurreko erlijioa) jainko nagusia zen Indian. Heroi eta protagonista nagusi bezala agertzen da Rig-veda lanean (K. a. XI. mende inguruan). Atmosferaren eta ikus daitekeen zeruaren jainkotzat hartzen da.

Beranduago, hinduismoan, erdijainko (jainko txikiak) guztien errege bihurtu zen, eta Brahma, Vishnu eta Shivak gainditu zuten.

Bere arma, tximista da (vashra). Bere vajana (ibilgailua), Airavata elefantea da, Indrak, euria erorarazten duen hodeia irudikatzen duena.

Beste gauza batzuen artean, eskuineko begi-niniaren jainko gobernaria da (ezkerreko begi-ninikoa, bere emazte Indrani edo Sachi delarik).

Bere larruazala, zuria edo horia da, eta, bere gorputza, betiledun begiz josia dago, munduan gertatzen den guztia ikustea ahalbidetzen diotenak.

Izatez, begi horiek, Gotama jakintsuaren madarikazio-bedeinkapen bat izan zen. Indrak, jakintsuaren emaztea zen Ahalya liluratu zuen. Aszetak, adulterio honen berri izatean, Indraren gorputza, hamarnaka bulbaz betetzea eragin zuen. Indrak, penitentziak egin zituen barkamena eskatzeko, eta, jakintsuak, azkenik amore eman zuen, bulba horiek begi bihurtuz.

Hinduismoko testuetan, Indra, jainko nagusi bezala duen postua galtzeko beldurra duen jainko bat da. Horregatik, jainkoak, Vishuamitra bezalako gizakiren batek, hurrengo berraragitze batean igotzea eta Indraren postua hartzea ahalbidetuko dion karma irabazteko hersturak egiten dituela jakiten duenean, honek, zeruko emagaldu edo apsarak (Urvashi, Rambha edo Menaka kasu) bidaltzen ditu, gizaki hori liluratu eta aurrerapen mistikoa galarazteko.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]