Erdijainko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erdijainko hitzak, mitologian, jainko batek pertsona hilkor batekin izan duen seme edo alaba deskribatzen du. Aro helenistikoan, garai honetako musikari eta olerkariak ere erdijainkotzat hartzen ziren, jainkoen bizitzari buruzko istorioak kontatzen zituztenak. Erdijainkoei, heroi ere deitzen zaie.

Erdijainko greziarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heroi greziarren izaera bitarraren zatia, erdijainko hitza sorrarazi zuena, euren jaiotzan parte hartzen zuen gurasotasun bikoitza da, oso gai erabilia, errege batek eta jainko batek parte hartzen baitzuten. Izan ere, heroiaren ama, bi aitekin oheratu daiteke gau berean, Teseoren ama zen Etraren kasuan bezala, edo, sekretuki jainko batek bisitatua ere izan zitekeen, Pertseoren ama zen Danaeren kasuan bezala. Antzinatean uste zenez, bi aiten hazia umetokian nahasten zen, eta, semeek, jainkoen ahalmen batzuk zituzten. Adibidez, ohiz kanpoko energia eta indarra, bizitza eta heriotzaren arteko muga igaro eta minik jaso gabe itzuli, edo, heriotzaren ondoren, jainko eta gizaki hilkorren arteko bitartekari lanak egin.

Zeus heroi askoren aita izan zen, bere maite-joko ugarien ondorioz. Heroi hauek, hil ondoren, ohorez betetzen ziren, hauen ondorengo izatea aldarrikatzen zuten greziarren artean bereziki, eta jainkoren baten babesa eta patroitza lortzea espero zutenak heroi hauen bitartekaritza lanaren bidez. Heroien gurtza, Antzinako Greziako erlijioaren erritu ktonikoen zati izan zen. Erdijainkoak hilkorrak ziren, gainontzeko gizaki hilkorrekiko lehentasuna zuten arren, eta, batzuk, ez ohiko botereak zituzten. Salbuespen bakarra Herakles izan zen. Hil zenean, olinpiar jainkoen artean onartua izan zena, honela, pribilegiozko posizio bat lortuz.

Egiturari dagokionez, heroien mito narratiboak, eleberriaren generoaren barnean sartzen dira. Alexandro Handiak, bere segizioko mitografoak, bere sekretuzko aitatasun olinpikoaren elezaharra zabaltzera animatu zituen. Arrakasta izan zuen, eta bere elezaharrak bizirik iraun zion antzinateari, bere pertsonaiari buruzko Erdi Aroko eleberri ziklo bat eratzera heltzeraino.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]