Edukira joan

Infiltrazio (hidrologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infiltrazio ehunekoa landa eremuan eta hiri eremuan

Infiltrazioa[1] ura (batez ere euri-ura) lurrazpira sartzeko prozesua da.

Lurra xurgatzeko gai den ur kopurua zehazteko infiltrazio tasa edo infiltrazio abiadura erabili ohi da, milimetro/ordutan neurtuta. Infiltrazio tasa, batez ere, lurzorua osatzen duen partikulen tamainen araberakoa izango da: lur hareatsu eta banatutan infiltrazioa azkarragoa izango da, eta lur buztintsu eta trinkoetan, aldiz, geldoagoa. Bestalde, lurzoruaren asetasun graduak zein hezetasunak ere eragina du infiltrazio gaitasunean. Lurzorua lehor badago, azkarrago infiltratuko du ura, eta asetzen joan ahala, abiadura murriztuz joango da balore konstante bat lortu arte, infiltrazio tasa txikituz. Lurzorua guztiz asetzen denean edota prezipitazioaren intentsitatea infiltrazio tasa baina handiagoa bada, ura gainazalean pilatzen hasiko da infiltrazio gaitasunaren murrizketagatik, lur gaineko jariatze-urak eraginez.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Infiltrazio». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-12-14.)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]